Feria "This is Basque Design 2024"

Bilbao 2024(e)ko uztailaren 12(e)tik 2024(e)ko uztailaren 14(e)ra
  • Feria "This is Basque Design 2024"

Azkuna Zentroak bere diseinu eta sorkuntzako ekosistema erakutsiko du This is Basque Design Merkatuaren edizio berri batean.

Uztailako bigarren asteburuan, Azkuna Zentroko diseinu-komunitatea osatzen duten hogeita hamar sortzaileek beren proiektuak eta produktuak erakutsiko dituzte Atarian, eta beren prozesuak erakutsiko dituzte, publiko desberdinei zuzendutako topaketen eta tailerren bidez.

Azkuna Zentroak 2019an jarri zuen abian ¿“This is Basque Design”, bertako diseinua eta sormen-industriak sustatzeko helburuarekin. Proiektua DendAZen gauzatu zen, Azkuna Zentroaren saltokian; eta bost urte hauetan diseinuaren erreferentzia bihurtu da. Espazioa show room dinamiko eta bizia da, eta diseinatzaileen lana eta sorkuntza-prozesua balioesten ditu, erosketa sortzailearen kontzeptua sustatuz. Beraz, produktuaren balio erantsia du bereizgarri, agerian jartzen baitu bertakoa dena, jasangarritasuna, Do It Yourself ikuspegia, esklusibotasuna eta, batez ere, bertako sormena eta diseinua ikustaraztea.

This is Basque Design Merkatua¿ aukera ezin hobea da DendAZ osatzen duten enpresen atzean dagoen proiektu pertsonala eta profesionala ezagutzeko: bertako ekoizpena, artisautzakoa, kalitatezkoa eta jasangarritasunarekin konprometitua.

 

Tailerren sarrerak esteka honetan.

 

 


Laburrean

Non