Zarautz Abesbatza: Udako Kontzertua 2024

Zarautz 2024(e)ko Uztailak 12
  • Zarautz Abesbatza: Udako Kontzertua 2024
  • Zarautz Abesbatza: Udako Kontzertua 2024

Zarautz Abesbatzak uztailaren 12an, ostirala, urteroko Udako Kontzertua emango du Zarauzko Frantziskotarren elizan, iluntzeko 21:30ean.

Abesbatza, udalak sortu zuen Juakin Iruretagoienaren zuzendaritzapean 1983. urtean eta urte asko daramatzate Udako kontzertua eskaintzen. Abesbatzakoek diotenez, urteko emanaldi kuttunena dute eta gustu handiz prestatzen dute emanaldi hau.

Talde honen 41. urteko ibilbidean, Udako Kontzertu hauetan, hainbat omenezko kontzertuak eskaini dituzte, Zarauztar pertsona ospetsuen eta musikagileen lanak estreinatu, kanporatu eta ezagutzera eraman dituzte, baita biografiak ere; Francisco Escudero, Angel Illarramendi, Imanol Urbieta, Angel Urcelay, J.J.N. Garmendia, Iñaki Eizmendi “Basarri” bertsolaria, Salbatore Mitxelena eta Xabier Lizardi olerkigilea, idazlea eta euskal zalea, beste batzuen artean. 

Eskainiko duten kontzertuaren egitaraua errepertorio estilo ezberdinez osatua egongo da, lehen zatian, kantu folkloriko/ polifonikoak abestuko dituzte Antxon Sarasua musikari, konpositore eta pianista bikainaren laguntzaz, ondoren, korutik Brucknerren kantu bat, bere 200. urteurrenari keinu bat eginez, eta Bach-en koral batzuek abestuko dituzte baita ere. Azken zatian, Zarazte abesbatzarekin batera kantu batzuek abestuko dituzte.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2024(e)ko Uztailak 12
  • Ordutegia21:30
  • LekuaZarauzko Frantziskotarren eliza
    Zarautz
  • ZenbatekoaDoan

Non