Markina-Xemeingo Jaiak 2024: Esne Beltza

Markina-Xemein 2024(e)ko Uztailak 13
  • Markina-Xemeingo Jaiak 2024: Esne Beltza

Markina-Xemeingo Jaiak 2024.

17 urteko ibilbidea egin ondoren, Esne Beltza – euskal musika eszenako talde adierazgarrienetako bat – agertokian aurkeztuko da, bere ibilbide luzean jarraitu dieten milaka lagunei agur esateko. Xabi Solano buru duen taldeak urtebetez zuzeneko emanaldiak egingo ditu bere ibilbideari amaiera emateko eta eszenatokiak presarik gabe utziko ditu. Bide batez, "Esne Bidea" disko berria aurkeztuko dute eta, aldi berean, beren betiko arrakastak gogoratuko dituzte.

Bere letretan konprometituta, fusioaren aldeko apustua egin du beti Esne beltza taldeak; ska, rap, tex mex, rumba, rock… beti egon dira beren konposizioetan, non ezin baitzen falta euskal musika herrikoiaren eragin nabarmena. Haren azken diskoa horren erakusgarri da: mestizajea, aniztasuna eta hainbat artistaren lankidetza, ibilbide zabalari amaiera bikaina emateko.

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2024(e)ko Uztailak 13
  • Ordutegia23:00
  • LekuaZelaia
    Markina-Xemein
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara

Non