UDAKO GOLEM 2024 (Iruña)

Pamplona/Iruña 2024(e)ko uztailaren 15(e)tik 2024(e)ko abuztuaren 31(e)ra
  • UDAKO GOLEM 2024 (Iruña)

Aurten ere, UDAKO GOLEM zikloaren edizio berria izango da Iruñean, Sanferminak bukatu berehala, uztailaren 15etik abuztuaren 31ra bitartean.

Aurten, argitaragabeko zortzi Kaurismäki eta hirian denboraldi honetan estreinatu ezin izan diren 18 film eskainiko dira. Jatorrizko bertsioan proiektatuko dira, gaztelaniazko azpitituluekin. Hirunaka txandakatuko dira, sei egunetik behin, bakoitza ordu-tarte desberdinetan eskainita, 5,40 euroko prezioan.

Edizio hau Aki Kaurismäki finlandiarraren omenez egingo da. Bere lehen filmen artean aukeratutako zortzi film argitaragabe proiektatuko dira, zehazki: CRIMEN Y CASTIGO (1983); CALAMARI UNION (1985); SOMBRAS EN EL PARAÍSO (1986); HAMLET VA DE NEGOCIOS (1987); ARIEL (1987); CONTRATÉ UN ASESINO A SUELDO (1990); AGÁRRATE EL PAÑUELO, TATIANA (1993); eta JUHA (1998). Saio guztietan (azkenekoan izan ezik), filmaz gain, zinema-areto batean inoiz proiektatu ez den film labur bat emango da.

Proposamenak askotarikoa izan nahi du generoari, gaiei eta nazionalitateari dagokienez. Mundu anglo-saxoitik hauek aukeratu dituzte: NOT A PRETTY PICTURE (Martha Coolidge, AEB, 1976), abusuaren kulturari eta haren ondorioei buruzko film aitzindaria; AISHA (Frank Berry, Irlanda), haren beharra dutenak lagundu beharrean baztertu egiten dituen sistema baten azterketa da, hurbilpen sotil eta enpatiko baten eskutik; eta SHAYDA (Noora Niasari, Australia), Publikoaren Sariaren irabazlea Sundanceko Zinemaldian.

Frantziatik, ÁMA GLORIA (Marie Amachoukeli-Barsacq), lotura afektiboen sendotasunari buruzko film hunkigarria, eta DISCO BOY (Giacomo Abbruzzese), opera prima xarmangarri eta hipnotikoa. Suitzatik, NUESTRO ÚLTIMO BAILE (Delphine Lehericey) dator, Publikoaren Sariaren irabazlea Locarnoko Zinemaldian, eta Alemaniatik, aldiz, Christian Petzolden azkena berreskuratuko dugu, EL CIELO ROJO, Epaimahaiaren Sari Nagusiaren irabazlea Berlingo Zinemaldian.

Beste latitude batzuetako izenburuak ere ikusi ahal izango dira, hala nola, LAS CUATRO HIJAS (Kaouther Ben Hania), César eta Dokumental Onenari Independent Spirit Award sarien irabazlea, baita Yasujiro Ozu japoniar maisuaren LAS HERMANAS MUNEKATA (1950) lanaren kopia, 4K bereizmenean berritua.

Atlantikoaz bestaldetik, LOS COLONOS (Felipe Gálvez Haberle / Txile), Kritikaren FIPRESCI Sariaren irabazlea Canneseko Zinemaldiko “Un Certain Regard” sekzioan, eta TÓTEM (Lila Avilés, Mexiko), Filmik Onena, Zuzendaritzarik Onena eta Publikoaren Saria Moreliako Zinemaldian.

Gainera, honako film hauek ikusteko aukera izango da: Galiziako AS NEVES (Sonia Méndez); SAMSARA (Lois Patiño), Epaimahaiaren Sari Bereziaren irabazlea Berlingo Zinemaldiko “Encounters” sekzioan; LA ÚLTIMA NOCHE DE SANDRA M. (Borja de la Vega); MIENTRAS SEAS TÚ (Claudia Pinto) denboraldi honetako Goya eta Gaudí sarien dokumental irabazlea; eta UN SOL RADIANT (Mònica Cambra, Ariadna Fortuny),  Talent Saria D’A Zinemaldian eta Gidoi Onenari DAMA Saria Gijóngo Zinemaldian.

golem.es

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2024(e)ko uztailaren 15(e)tik 2024(e)ko abuztuaren 31(e)ra
  • Lekua Golem Yamaguchi
    Yamaguchi Plaza, 9
    Pamplona/Iruña
  • Zenbatekoa5,40 €
  • HizkuntzaElebietan
  • Web Golem Yamaguchi

Non