Cocok zortzi urte ditu, ez du bat egiten besteek dituzten espektatibekin, eta ez du ulertzen zergatik. Bere inguruko guztiek Aitor deitzen diote, baina ez du bere burua islatuta ikusten ez izen horretan, ezta besteen begiradan ere.
Bere ama Anek (Patricia López Arnaiz), krisi profesional eta sentimentalean murgilduta, oporrak aprobetxatuko ditu bere hiru seme-alabekin amaren etxera joateko. Han bizi dira ama Lita (Itziar Lazkano) eta izeba Lourdes (Ane Gabarain), erle hazkuntzarekin eta ezti ekoizpenarekin lotura estua duena.
Beren bizitza aldatuko duen uda horretan, belaunaldi ezberdinetako hiru emakume horiek beren zalantzei eta beldurrei egin beharko diete aurre. Eta Anek, azkenean, zintzoa izan beharko du bere buruarekin.
Fitxa
20.000 especies de abejas, aniztasunari gorazarre (KULTURKLIK BEREZIA)