Santurtziko Jaiak 2024: IBIL BEDI + BITERDI

Santurtzi 2024(e)ko Uztailak 17
  • Santurtziko Jaiak 2024: IBIL BEDI + BITERDI

2024ko Santurtziko Jaien egitarauaren barruan.

Pop-a baino gehiago da Ibil Bedi nafarren soinua eta eguneroko bizitzan aurki dezakegunaz hitz egiten digu: maitasunaz, zalantzez, galera...

2019ko ekainean kaleratu zuten lehen diskoa, Berandu baina garaiz. Urte horren amaieran abesti bikoitza kaleratu zuten, Bide zuzena-Teilaturantz. 2021ean argitaratu zen bigarren LPa, Beltxarga Beltza, konfinamenduan sortutako eta grabatutako hamaika abesti biltzen dituena.

Azken LParen ondoren, Agerraldia proiektuan parte hartu eta Bost teilatu filmarentzat abestiak sortu dituzte. Broken Brothers Brass Band eta J Martina taldeekin ere kolaboratu dute, besteak beste.

2023an Goldea LPa argitaratu dute, 10 kantuz osatutako diskoa. Goldeak lurra iraultzen du, dena erauzi berria landatzeko. Lurra irauli kantuak sortzeko.

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2024(e)ko Uztailak 17
  • Ordutegia22:00
  • LekuaPantalanetan
    Santurtzi
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara

Non