Bakioko Musika Astea 2024: SARRABETE

Bakio 2024(e)ko Uztailak 18
  • Bakioko Musika Astea 2024: SARRABETE

Sarrabete 2020 urtean Pablo Bueno eta Gorka Bravo Barreirok sortutako proiektu bat da helburu argi batekin; zarrabetea, euskal folkoretik ia desagertua dagoen instrumentu ezezagunari garrantzia eman eta kutsu didaktikotik ateraz ispiritu garaikideko musika talde bate baten parte bihurtu. Musika tresna honen aparteko soinua da taldea berezi egiten duena.Taldearen soinua eklektikoa da, izan ere musikari bakoitzaren ibilbidea ezberdina izan da. Hauen arteko orekak erritmo eta melodia tradizionalak, armonia sofistikatuak, kutsu klasiko eta garaikideak batzea ahalbideratu du emaitza original eta bakana lortuz, iragana eta oraina nolabait elkartuz.

Sarrabete taldearen bigarren lan diskografikoak Txori Arraina du izenburutzat. Hamabi abestiz osatutako diska honetan taldearen konposaketa originalak dira nagusi.

Diskoari izenburua ematen dion abestiak oso istorio berezia kontatzen du, “txoriaren gaixotasuna” izeneko sindrome bat dela eta bi haur dorre batean giltzaperatu zituzten ingurukoen kontagioa ekiditeko asmoz. Umeak gizartetik guztiz aldenduak leihoak ireki eta itsasora salto eginez bertan txori arrain bihurtzearekin amets egiten dute behingoz askatasuna lortuz. Lan kontzeptual bat ez den arren badaude hainbat abestietan errepikatu daitezken kontzeptu edo sinboloak , itsasoa, hegaztiak, haizea, ura edo askatasuna esate baterako leitmotiv bezala ulertu daitezkenak, grabaketari nolabaiteko osotasuna edo tematika ematen diotenak. Musikalki ere osotasun hau erraz hantzeman daiteke afinazio irekien erabileran edo erritmo eta tonalitate errepikakorrei esker.

Abesti hauen hitzak guztiz originalak dira, hein handi batean taldeko abeslariak, Irati Bilbaok idatziak.

Hitz hauetan etengabe aipatutako erreferentziak ageri dira eta pisu handiko tematikak aurkitu daitezke, esate baterako memoria historikoa (Alzheimer) gaur egungo gizartearen gabeziak (Ekitate) edo existentzialismoaren galderak (Nor Garen).


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2024(e)ko Uztailak 18
  • Ordutegia20:00
  • LekuaAndramari Eliza
    Bakio
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara

Non