Udako ikastaroak 2024 UPV/EHU: "Bermeo eta Mundaka: historia kontakizun bateratua"

Bermeo 2024(e)ko uztailaren 18(e)tik 2024(e)ko uztailaren 19(e)ra
  • Udako ikastaroak 2024 UPV/EHU: "Bermeo eta Mundaka: historia kontakizun bateratua"

Bermeo eta Mundakako historia kontakizun bateratua da, ez bakarrik bi herrien gertutasun fisikoak bultzatua, baizik eta haien bilakaera historikoak ematen dizkigun gako ugariek bultzatua, haien iragana berreraikitzea eta hobeto ulertzea ahalbidetzen baitute. Bi herri horiek Urdaibaiko Biosfera Erreserban daude, eta, zalantzarik gabe, inguru geografiko ikusgarri horretako gune nagusietako bi dira.

Historia bateratu hau ezin hobeto dago azalduta historian zehar, eta hainbat eta hainbat adibidetan ikus daiteke. Uda Ikastaro honetan bide bateratu horiek aztertu eta hausnartzen saiatuko da, eta bi herrien alderdi ezezagunak azpimarratuko ditu. Haren historia, etnografia, ondarea edo hizkuntza funtsezkoak dira iragan hori ulertzeko, baina eskualde garrantzitsu honen etorkizuna ere aipatzen saiatuko gara, orainak ezartzen dizkigun erronkak kontuan hartuta.

Bi populazio senideturen iragana, oraina eta etorkizuna, hausnarketarako elementu egituratzaile gisa eta gizarte osoan balio- eta iraupen-kontzientzia sortzeko elementu bereizgarri gisa. Testuinguru horretan, bi herriek eskaintzen diguten historia funtsezko hezkuntza-baliabidetzat jotzen dugu, hura osatzen duten ondasunak gure aurreko jarduera baten emaitza direla uste baitugu. Gainera, aberastasun bat dute, denboraren joana orainetik berreraikitzeko eta egituratzeko ez ezik, zientzia eta ezagutza historikorako baliabide gisa ere balio diguna.

HELBURUAK

Zer-nolako harreman eta lotura historikoak ezartzen dira bi herrietan astertzea.

Zein rol historiko hartzen du emakumeak bi herri horietan eta nola proiektatzen da figura hori genero-ekitatea sustatzeko orduan azaltzea.

Zein neurritan da beharrezkoa ondare historikoa zabaltzea bi herrien historia ezagutarazteko hausnartzea.

Nola eraikitzen da eskualde honen etorkizuna? Zeintzuk dira kontakizun hau eraikitzeko ardatz erabakigarriak? galderei erantzutea.

Zer eragin du Bermeon eta Mundakan biosfera-erreserba baten barruan egoteari buruz gogoeta egin.

Informazio gehiago (pdf)

Azalpena

Helburuak

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
uik.eus

Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2024(e)ko uztailaren 18(e)tik 2024(e)ko uztailaren 19(e)ra
  • OrdutegiaUztailak 18, 08:45-18:30 // Uztailak 19, 08:45-20:00
  • Lekua Arrantzaleen Museoa
    Ertzila Dorrea
    Bermeo
  • Zenbatekoa10 €
  • HizkuntzaElebietan
  • Web Arrantzaleen Museoa

Non