Erriberriko Antzerki Jaialdia 2024: "Forever"

Olite/Erriberri 2024(e)ko Uztailak 19
  • Erriberriko Antzerki Jaialdia 2024: "Forever"
  • Erriberriko Antzerki Jaialdia 2024: "Forever"

2024ko Erriberriko Antzerki Jaialdiaren barruan.

André eta Dorine eta Solitudes lanen ondoren, Kulunka Teatro konpainia maskaren hizkuntza isilaren aldera lerratu da berriro ere, samurtasuna eta gordintasuna batzen dituen ikuskizun batean. Forever urruntze baten istorioa da: familia bat atzean utziz joango da, noizbait, izango zela amestu zuen hura. Umorez eta ironiaz islatzen ditu maitasunaren kontraesanak, eta, horien bidez, fokupean jartzen ditu hainbat gai, hala nola gurasotasuna, heziketa, desgaitasuna, gehiegizko babesa, sexualitatea eta indarkeria. Plataforma birakari baten gainean, oso hizkera zinematografikoz, Forever tiobibo bat da; bizitzaren noria.

Baina baita espiral bat ere, biratu ahala protagonisten oinazean sakontzen duena. Noraino eraman dezake familia bat inkomunikazioak? Dena den, familia honen istorioa geurearena ere izan zitekeen, eta, beharbada, horixe bera da, hain zuzen ere, aztoratzen eta hunkitzen gaituena.

FOREVER Kulunka konpainiaren eta Madrilgo Zentro Dramatiko Nazionalaren, Bilboko Arriaga Antzokiaren eta Donostiako Victoria Eugenia Antzokiaren arteko koprodukzioa da.

Fitxa artistikoa:
  • Egileak: Iñaki Rikarte, José Dault, Garbiñe Insausti, Edu Cárcamo
  • Zuzendaritza: Iñaki Rikarte
  • Maskarak: Garbiñe Insausti
  • Antzezleak: José Dault, Garbiñe Insausti, Edu Cárcamo
  • Iraupena: 105 min.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaKulunka Teatro
  • Data 2024(e)ko Uztailak 19
  • Ordutegia22:00
  • LekuaErriberriko Gaztelua (Cava)

    Olite/Erriberri
  • Zenbatekoa12 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez

Non