Gasteizko Udal Musika Bandaren "Musika aire zabalean" zikloa: "Jazza lorategian"

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko Uztailak 19
  • Gasteizko Udal Musika Bandaren "Musika aire zabalean" zikloa: "Jazza lorategian"

‘Musika aire zabalean’ aire zabalean publikoarekin zuzeneko kontaktuan egiten den kontzertuen programazioa da. Horregatik, edizio bakoitzean, publiko guztientzat pentsatutako errepertorio anitza izaten da, eta Udal Musika Bandak interpretatzen ditu.

2024rako programatutako kontzertu kopurua 9koa da eta maiatzaren 24tik irailaren 13ra bitarte eskainiko dituzte. Kokapenei dagokienez, hiria zeharkatuko dute: Hegoalde, Goikolarra, eta Judimendi Ur Lorategi Sekretua, programazio honen agertoki ohikoena.

  1. Maiatzaren 24an, 19:00etan, Hegoalden: Poetak Maiatzean

Poesiak lotura estua du musikarekin eta bi arte horiek batzen ditugunean, azken emaitza nabarmen hobetzen da. Horregatik, udal Bandak harreman bikaina du ‘Poetak Maiatzean’ ekimenarekin eta elkarlan horren ondorioz sortu da ikuskizun hau.

  1. Maiatzaren 31n, 19:00etan, Zalduondo plazan/Goikolarra auzoan: Goikolarrako Jaiak

Lehen aldiz, Gasteizko Udal Bandak Goikolarra auzoan eskainiko du emanaldia eta publiko guztiengana iristea helburu duen programa izango da. Lehen zatia oso Gasteizkoa izango dela esan dezakegu eta, bigarrena, aldiz, txikienentzat pentsatuta egongo da. Gainera, sorpresa batzuk ere egongo dira.

  1. Ekainaren 14an, 19:00etan, Ur Lorategi Sekretuan: La Historia en partituras

Udal Bandak bere konposizio zaharrenetako bat berreskuratuko du kontzertu honetarako: Alfonso Martínez Ricoren ‘Vitoria-Pasodoble flamenco’. Lan hau gure artxibozainak, Ricardo Break, topatu eta berrikusi zuen eta José María Bastida “Txapi”ren azalpenak jasoko ditu iraganera begira egongo den kontzertua osatzeko. XIX. mendearen amaiera eta XX. mendearen hasiera artean idatzitako musika da.

  1. Ekainaren 20an, 19:30ean, Judimendin: jai-dantzak

Dantza hiriko edozein auzotako jaietan ezinbesteko elementua da eta Udal Bandak interpretatuko ditu planetako hainbat txokotako erritmo adierazgarrienak: tangoa, balsa, mamboa edo swinga, adibidez.

  1. Ekainaren 21ean, 19:00etan, Ur Lorategi Sekretuan: Musikaren Eguna

Pop/rock arloko errepertorioa bereziki erakargarria izaten da Bandako interpreteentzat eta Maider Legarretaren eta Txatxo Martinen ahotsak gehituko zaizkie. Horri guztiari esker, denboraldi osoko esperientzia berezienetako bat sortzea espero dute.

  1. Uztailaren 5ean, 19:00etan, Ur Lorategi SekretuanNatura eta irudimena

Ur Lorategi Sekretuaren kokapen idilikoari esker, naturara gerturatuko gara. Inguru berezi horri esker, inspirazioa aske utz daiteke lan interesgarri batzuen aurrean: Sara Galianoren ‘Stonedge’ edo Galante Rossanoren ‘The phoenix ascending’, adibidez.

  1. Uztailaren 12an, 19:00etan, Ur Lorategi Sekretuan: GORA SAN FERMIN!

San Fermin jaien erdi-erdian, kontzertu hau Iruñeari eskainiko zaio. Herri-musika da, baina baita gaur egungoa ere. Musikak txupinazora, Riau-Riaura, dantzaldietara eta zezen-plazara eramango ditu entzuleak.

  1. Uztailaren 19an, 19:00etan, Ur Lorategi Sekretuan: Jazza lorategian

Bandak eta Jazz Jaialdiak bi hamarkada baino gehiago daramatzate elkarlanean. Gure publikoak bereziki preziatzen du jazzaren lengoaia haren zentzu zabalenean. Kontzertu honetan, haize-orkestretarako bereziki konposatutako lau lan estreinatuko dira.

  1. Irailaren 13an, 19:00etan, Ur Lorategi Sekretuan: Ekialde Urruna

Bidaiak aberasgarriak dira, ikuspegia zabaltzen baitute. Gauza bera gertatzen da soinu-bidaiekin eta are gehiago horren ohikoak ez diren sonoritateak ezagutzeko aukera izanda. Horiek dira, adibidez, toki interesgarri hauek deskribatzen dituzten konposizioak: Singapur, Korea edo Thailandia.

Egitarau osoa Gasteizko Udalaren webgunean.

 

Ignacio Aldecoa Kultura Etxearen atzealdean dagoen Ur Lorategi Sekretua da musika-kontzertuetarako gero eta ohikoago bihurtu den agertokia. Akustika eta ingurune onak ditu, landarez eta zuhaitzez inguratua, Gasteizko erdigunean.

Urteen poderioz, udako hilabeteetan musika eskaintzeko lehentasunezko kokaleku bihurtu da, baina espazioa ez dago egokituta. Horren ondorio da Espazio Publikoaren eta Auzoen Sailak, jasotako eskaerei erantzunez, prestatu duen esku-hartzea. Proiektuak zoladura jarritako plataforma bat instalatzea jasotzen du. Horri esker, kontzertuak baldintza hobetan egin ahal izango dira.

Gaur hasi dituzte lanak eta hiru asteko iraupena izango dute. Aurrekontua 37.521 eurokoa izango da.

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2024(e)ko Uztailak 19
  • Ordutegia19:00
  • LekuaUraren Lorategi Sekretua

    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaDoan

Non