Creativity Market 2024

Barakaldo 2024(e)ko Uztailak 20
  • Creativity Market 2024

Foruen Pasealekua tokiko artisautzaren erakusleiho handiena izango da berriro ere, 32 artisauren parte-hartzearekin (horietako 28 emakumeak). Kosmetikako, bisuteriako, zilarrezko bitxigintzako, pinturako, arropa birziklatuko edo elikadurako produktu paregabeak erakutsi eta jarriko dituzte salgai. Azoka uztailaren 20an, larunbata, irekiko da, 10:30etik 15:00etara, eta "Barakaldo Creativity" programaren barruan dago. Barakaldoko Udalak sustatzen du programa hori, jasangarritasunean, hurbiltasunean eta zerbitzu eta produktuen pertsonalizazioan oinarritutako artisau eta sormenezko produktuen tokiko merkatua sustatzeko.

Uztailaren 20an, larunbata, "Creativity Market" Tokiko Artisautza Merkatuaren edizio berri bat egingo da Barakaldon, udalerriko "Km0" sorkuntza- eta artisau-jardueraren erakusleiho handiena. Foruen pasealekuan 32 postu jartzea aurreikusten duen azoka 10:30etik 15:00etara egongo da zabalik, eta tokiko artisautzaren onena ezagutzeko aukera emango du ehungintzan, kosmetikan, bitxigintzan, zilarrezko bitxigintzan, ilustrazioan, literaturan, elikaduran, loreetan edo panpinetan.

 

barakaldo.eus

Laburrean

  • Mota Azoka
  • Data 2024(e)ko Uztailak 20
  • Ordutegia10:30 - 15:00
  • LekuaForuen Pasealekua
    Barakaldo
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non