Arabako Plazetan 2024 zirkuituaren barruan
"Artista izan nahi zuten. Autolaguntza liburu bat irakurri zuten. Esperientziarik izan ez arren, beraiengan konfiantza izatea erabaki zuten. Autoestimu gaindosi horren emaitza da Panoli Kabareta. Zirku edota vodevilaren historian ez dira oroituak izango, baina behintzat barre batzuk botako ditugu".
PANOLI KABARETA publiko guztientzako keinu bidezko (testurik gabe) clown ikuskizuna da. Bi pertsonaien ahalegina atsegin izateko, zirkuko parodia bihurtuta. Magiak, vodevilak edo akrobaziak elkarri eskua ematen diete porroten popurri batean eta arrakastaren batean (garaiz kanpo, hori bai).
Fitxa artistikoa: