2024ko Erriberriko Antzerki Jaialdiaren barruan.
‘Moríos’ lanak zahartzearen esperientzian sakontzen du, eta bai gizarteak zaharrei ematen dien tratuan ere, eufemismorik gabe. Antzezlanak aurre egiten dio adinekoen diskriminazio eta inbisibilizazioari, haien hitza eta garrantzia aldarrikatuz. Gorputza abiapuntu moduan hartuta eta haren bidez, duintasunez eta errespetuz zahartzearen zailtasunak eta erronkak esploratzen dira, ikus-entzulea hausnartzera bultzatuta.
Cultura i Conflictek gauzatutako ikerketa-proiektua da, bizitzako une desberdinetako, lanbide, jatorri eta gorputz desberdinetako adinekoekin izandako solasaldiak barne hartzen dituena.
Fitxa artistikoa:
- Zuzendaritza: Joan Arqué Solà
- Dramaturgia: Anna Maria Ricart Codina
- Antzezleak: Imma Colomer, Montse Colomé, Oriol Genís, Arthur Rosenfeld, Magda Puig, Erol Ileri eta Piero Steiner / Enric Ases
- Koreografia: Sol Picó
- Eszenografia: Judit Colomer
- Jantziak: Rosa Lugo Fàbregas
- Argiztapena: Jou Serra
- Soinua: Pepino Pascual
- Bideoa: Erol Ileri Llordella
- Zuzendaritzako laguntzailea: Carla Tovias
- Ekoizpeneko zuzendaritza: Òscar Balcells
- Ekoizpen exekutiboa: Judit Codina Serra
- Buru teknikoa: Xavier Amat
- Birako teknikariak: Marc Jodar eta Jordi Domènech
- Administrazioa: Mònica Cardús
- Ikerketa eta dokumentazioa: Teresa Turiera-Puigbò Bergadà Marissa Paituví
- Argazkiak: Marta García Cardellach
- Ekoizpena: Cultura i Conflicte eta Teatre de l’Aurora
- Koprodukzioa: TNC eta Temporada Alta – Arte Eszenikoetako Nazioarteko Jaialdia, Girona/Salt
- Banaketa: Roser Soler