Erriberriko Antzerki Jaialdia 2024: "Memoria"

Olite/Erriberri 2024(e)ko Uztailak 23
  • Erriberriko Antzerki Jaialdia 2024: "Memoria"

2024ko Erriberriko Antzerki Jaialdiaren barruan.

Gaixotasunaren, denboraren eta ahanzturaren aurkako lasterketa. Oroimenari eta hura galtzeari buruzko antzezlan dokumentala, non egilea amonaren oroitzapenak erregistratzen saiatzen den. Bere buruari galderak egin, nork bere burua ezagutu, zaindu eta agur esateko saiakera, oroitzapenak desagertu aurretik. Zer gertatzen da pertsona batek oroimena galtzen duenean? Nora joaten dira bere oroitzapenak? Zerekin gelditzen dira bere ondorengoak?

Itziar Maneroren bakarkako lehen lana da. Harrobia-Eskenaren Trantsizioak programan eta Bilboko Udalaren Artista egoiliarrak programan hautatu dute.

Iraupena: 60’

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaritza eta sorkuntza: Itziar Manero
  • Antzezlea: Itziar Manero
  • Zuzendaritza eta sorkuntzako laguntzailea: Silvia Larrauri
  • Aholkularitza artistikoa: Silvia Larrauri, Itsaso Arana
  • Argiztapena: José Antonio Villegas
  • Eszenografia eta jantziak: Paola de Diego
  • Soinuak: Asier Renteria
  • Ikus-entzunezko materiala: Ekhi Hontecillas
  • Kartela: Laura Renau
  • Itzulpenak: Peru Azpillaga
  • Ekoizpena: Itziar Manero

Eusko Jaurlaritzaren, Bilboko Udalaren, Harrobia-Eskenaren eta Garaion Sorgingunearen babesarekin 


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaItziar Manero
  • Data 2024(e)ko Uztailak 23
  • Ordutegia21:00
  • LekuaErriberriko Gaztelua (Cava)

    Olite/Erriberri
  • HizkuntzaGaztelania

Non