Transir transformazioari, aldaketari, bizitzari eta heriotzari buruzko joko bat da. Zirkuan, egunerokotasunean bezala, bizitza dugu jokoan. Ez dugu heriotza baino gauza seguruagorik. Zoriontsuak, mugagabeak eta natura kontrolatzeko gai garela uste izan dugu. Gure giza izaera onartzeak, azkenean hilko garela, dena amaitzen dela eta dena ez dagoela gure esku onartzeak, agian, aukera emango digu orainean, garen honetan, pentsatzeko, zer sentitzen dugun eta nahi dugun hausnartzeko.