UDAKO LANTEGI IREKIAK 2024: "Aztarnak harrapatuz"

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko uztailaren 23(e)tik 2024(e)ko abuztuaren 2(e)ra
  • UDAKO LANTEGI IREKIAK 2024: "Aztarnak harrapatuz"

Udan, uztailaren eta abuztuaren bigarren hamabostaldian, lantegi irekietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Tailer horietan, Ibon Aranberriren, Patricia Dauderren, Esther Ferrerren eta gure bildumako beste artista batzuen lanak ikusiko ditugu, haien lan-prozesuak ezagutzeko.

Aztarnak harrapatuz

Uztailaren 23, 24, 25, 26, 30 eta 31n, eta abuztuaren 1ean eta 2an

Era guztietako aztarnak jasoko ditugu, museoko lorategiko hostoak eta landareak esaterako, eta estanpazioak egingo ditugu haiekin. Objektuek (haiei pintura aplikatzean, adibidez) uzten dituzten arrastoekin esperimentatuko dugu, eta hiru dimentsioko aztarnak sortuko ditugu, objektu horiek plastilinan edo eskaiolan sartuta.

Gainera, estanpazio-lanak egingo ditugu, hainbat teknika erabiliz, hala nola frottagea, grabatua, inprimaketa…

  • Ordutegia: 11:30 - 13:30 eta 17:30 - 19:30
  • 4-12 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
  • Sarrera doan, aurrez izena eman beharrik gabe
  • Argibide gehiago 945 20 90 20 telefonoan
artium.eus

Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2024(e)ko uztailaren 23(e)tik 2024(e)ko abuztuaren 2(e)ra
  • OrdutegiaUztailaren 23, 24, 25, 26, 30 eta 31n, eta abuztuaren 1ean eta 2an
  • Lekua Artium Museoa
    Frantzia Kalea, 24
    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaDoan
  • Web Artium Museoa

Non