"Zirkoteke"

Bermeo 2024(e)ko Uztailak 24
  • "Zirkoteke"
  • "Zirkoteke"

Ezer ezinezkoa ez delaren leloan oinarrituta, Zirkugintza konpainiak erritmo, umore, peripezia eta abarrez beteriko ikuskizuna dakarkigu, zirku puru-puruan eta mezu sozial garrantzitsua duena gainera. Elssie Xalbador eta Keko Salvador, ikuskizunaren protagonistak, ekoizpen inklusibo batean murgiltzen dira eta askotariko gaitasunak, ezberdinen arteko lankidetza eta gainditzeko grina zein preziatuak diren erakusten digute.

Entretenitzea ez da haurrentzako zirku muntaia honen helburu bakarra. Zirkoteke lanaren helburua ikuslego gazteena parte hartzera gonbidatzea eta besaulkietan eseritako pertsonak eszenatokira igotzera animatzea da, hau baita zirku emanaldi baten parte izateak zer esan nahi duen ezagutzeko modurik onena.

Zirkugintza Urdaibaiko arte eszenikoen eta zirkuaren konpainiak 15 urte baino gehiagoko eskarmentua du dibulgazioa eta integrazioa lantzen dituzten ikuskizunak diseinatzen. Hainbat proiektutan lan egiten dute, haurrek zirkuaren munduan lehen urratsak emateko helburua duen zirku eskolaz gain, Hazitoki proiektuan ere inklusio eta gizarteratze lan pedagogikoan murgiltzen dira.

  • Artistak Elssie Xalbador eta Keko Salvador
  • Jantziak eta Eszenografia Zirkugintza
  • Musika Koban
  • Gidoia eta Zuzendaritza Zirkugintza Koop.
  • Argazkiak Ana de Mat 
  • Iraupena 55 minutu
  • Publiko Mota Haur eta Familiak

 
bermeo.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaZirkugintza
  • Data 2024(e)ko Uztailak 24
  • Ordutegia19:00
  • LekuaIrakaskintza kalea
    Bermeo
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara

Non