Erriberriko Antzerki Jaialdia 2024: "Kamchàtka"

Olite/Erriberri 2024(e)ko uztailaren 25(e)tik 2024(e)ko uztailaren 26(e)ra
  • Erriberriko Antzerki Jaialdia 2024: "Kamchàtka"

2024ko Erriberriko Antzerki Jaialdiaren barruan.

Kaleko antzerki sutsua, egungoa eta indartsua, mugen gainean dantzatzen dena. Hirian galduta dauden zortzi pertsonaia, bakoitzak bere maleta aldean duela. Lañoak dira, ikusnahiak, sentikortasun handikoak, ez dituzte arauak ezagutzen. Haien jolasa hain fina da, ezen errealitatearekin nahasten den. Eta han irekitzen da elkarrizketarako gunea, eta bertan ikus-entzulea trukearen eta esperimentazioaren aktore bihurtzen da.

‘Kamchàtka’ inprobisazio-ikuskizuna da, antzerkiaren, jolasaren eta bizitzaren beraren arteko mugak urratzen dituena. Taldearen xedea da ustekabea sortzea eta jendearengan galderak eragitea, elkarrizketa zuzena, soila eta naturala lagunduko duen errealitate paralelo bat sortuz. 

Iraupena: 60

Fitxa artistikoa:

  • Jatorrizko ideia eta zuzendaritza artistikoa: Adrián Schvarzstein
  • Sortzaileak: Cristina Aguirre, Maïka Eggericx, Sergi Estebanell, Claudio Levati, Andrea Lorenzetti, Judit Ortiz, Lluís Petit, Albert Querol, Josep Roca, Edu Rodilla, Santi Rovira, Gary Shochat, Ada Vilaro, Prisca Villa, Albert Vinyes
  • Antzezleak: Cristina Aguirre, Maïka Eggericx, Sergi Estebanell, Claudio Levati, Andrea Lorenzetti, Judit Ortiz, Lluís Petit, Josep Roca, Edu Rodilla, Santi Rovira, Gary Shochat, Prisca Villa, Amaya Mínguez eta Jordi Solé

CARRER88, SLren ekoizpena, Melandok lagunduta. Ramon Llull institutuaren eta Espainiako Kultura Ministerioaren babesa du.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaAdrián Schvarzstein
  • Data 2024(e)ko uztailaren 25(e)tik 2024(e)ko uztailaren 26(e)ra
  • OrdutegiaUztailak 25, 20:00 // Uztailak 26, 12:00
  • LekuaKarlos III.aren Plaza
    Olite/Erriberri
  • ZenbatekoaDoan

Non