Bertso saio musikatua: "Tabuen kutxatik oholtzara"

Deba 2024(e)ko Uztailak 26
  • Bertso saio musikatua: "Tabuen kutxatik oholtzara"

Tabuen kutxatik oholtzara: Bertso saio solidario musikatua

MINBIZIA. Gaur egun gizartearen ahotan eta mediatikoki hain ezaguna den gaixotasun honen atzean, orokorrean uste dena baino mundu zabalagoa dagoela ikusarazi nahi dugu, gaixotasunak inposatzen duen isiltasuna hautsiz, mamuak zokoratuz eta tabu diren gaiak azaleratuz.

Bularreko minbiziari lotutako estereotipoak gainditzeko ekarpen xume bat egin nahi genuke, gure esperientzia, ahotsa eta gorputza plazaratuz; bide batez esanda urteetan ukatu zaion presentzia eta espazioa eskainiz

Bertsolariak:

  • Uxue Alberdi
  • Maider Arregi Markuleta
  • Nerea Ibarzabal
  • Ane Labaka Mayoz

Parte hartzaileak:

  • Ixak Arruti
  • Gari Otamenti

Gai-jartzaileak: Amaia Agirre

Antolatzaileak: Iñurri Elkartea


Laburrean

  • Mota Bertsolaritza
  • Data 2024(e)ko Uztailak 26
  • Ordutegia22:00 - 23:30
  • LekuaPlaza Zaharra
    Deba
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara

Non