Berumuga 2024: Northagirres

Bergara 2024(e)ko Uztailak 26
  • Berumuga 2024: Northagirres

Amerikako eta Australiako iturrietatik edaten duen Rock & Roll taldea dugu Northagirres. Rock, country, blues, rhythm & blues, hori guztia ondo bereizitako bi gitarrez elikatzen duela, hammonda, pianoa eta baxu/bateria erritmo-atal sendo eta askotarikoarekin. Riffak, melodiak, erritmoa, jarrera... Hori bera, rock & roll hutsa dugula Urretxuko talde gipuzkoar hau: Iñigo Agirrebalzategi (ahotsa, gitarra), Aitor Godoy (gitarra), Ana Agirrebalzategi (pianoa, hammonda, koruak), Julen Makazaga (bateria, koruak) eta Borja Aranburu (baxua, koruak).
The Northagirres esperientzia eta ibilbide luzeko musikariek osatzen dute, besteak beste aritutakoak baitira TheHotDogs, Müturbeltz, Sorkun, Dirty Jackets, Supertrooper eta Painful taldeetan.
Bere musika rock, country, rock & blues abesti basatien nahasketa da, soinu dotore eta sendokoa, artifiziotik ihes egiten duena premia, melodia, atzapar eta emozioan zentratzeko, ahots-indar eta konposizio-talentu handiko kantu distiratsutan. Gitarra, teklatu eta erritmo indartsuen indar sortzaile itzelarekin harrapatzen gaituzte, zuzenekoaren benetako espiritua berreskuratzen duten konposizio ikaragarriak eskaintzen dizkigute, rock & roll indartsuaren, rock & blues malguarem eta country rock zirraragarriaren zartada ziurrak emateko. Indar instrumentalaren eta letra zuhurren alde apustu egiten duten benetako tonutan dabiltza musika bidai dardartsu batera gonbidatzeko, elektrizitate liberatua maisuki konbinatzen duten zati bilduma biribila eta energia zein era ugaritako soinu koktel ukaezin bat zerbitzatzeko klasez eta indarrez.
Eraginen artean, besteak beste, The Rolling Stones, Bob Dylan, Gram Parsons, Mott The Hoople, Neil Young, Tom Petty, Lou Reed, T.Rex, Burning...
Rock & rollez beteriko lau album argitaratu dituzte, eta guztietan desirak, planak, eromena, itunak, ezjakina, maitasuna... aipatzen dituzte.
Baina Northagirres, bereziki, zuzeneko banda dugu, zuzeneko gogor eta zetazkoa, aho zapore ona eta izerdi putzu ederra uzten dituena doazen lekuan. Zalantzarik ez Iparragirre harro egongo litzatekeela bere jarraitzaile rockeroez.

bergara.eus/

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2024(e)ko Uztailak 26
  • Ordutegia22:00
  • LekuaEspoloia

    Bergara
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaIngelesa

Non