Bilbao Blues Festival 2024: The Fabulous Thunderbirds + D.K. Harrell

Bilbao 2024(e)ko Uztailak 26
  • Bilbao Blues Festival 2024: The Fabulous Thunderbirds + D.K. Harrell
    Alex R. Cruz

2024ko Bilbao Blues Festivalen barruan.

Bilboko Udalak bultzatutako musika ekitaldi hau uztailaren 25etik 28ra bitartean burutuko da, Areatzan egingo diren lehen mailako kontzertuen doako programazioarekin.

"Denbora asko daramagu The Fabulous Thunderbirds, bluesaren historiako talderik garrantzitsuenetako bat dena, eta D.K. Harrell, talentu handiko gaztea, eduki nahian. Aurten lortu dugu, eta esklusiban gainera. Kim Wilson bazetorrela jakin genuenetik, ez genuen zalantzarik izan saria berarentzat izango zela. Horrela, txapela jantzi dezake bere nazioarteko beste sari ugariekin batera", dio Carlos Malles jaialdiko zuzendariak.

Wilson-ek 60ko hamarkadaren amaieran ekin zion bere ibilbide distiratsuari, musikari ospetsu handiek irakatsi ondoren: 60: Muddy Waters, Howlin Wolf, Jimmy RogersEddie TaylorAlbert CollinsGeorge "Harmonica" SmithLuther Tucker eta Pee Wee Crayton. Estatubatuarraren lanak de Little WalterJames CottonBig Walter HortonSlim Harpo eta Lazy Lester-en eragin zuzena du, eta Aces, Straights eta Shuffles taldeko liderra izan zen Minneapolisen, Minnesotan (AEB). 70eko hamarkadaren amaieran Jimmie Vaughan gitarra-jolearekin batera The Fabulous Thunderbirds sortu zuen. Gaur egun, Johnny Moeller-ek (gitarra), Bob Welsh-ek (pianoa/gitarra), Rudy Albin-ek (bateria) eta Steve Kirsty-k (baxua) osatzen dute taldea.

Wilson-ek urtean 300 bat kontzertutan parte hartzen du, blues musikako jaialdietan zein mundu osoko klubetan, bai Fabulous Thunderbirds taldeko lider gisa, bai Kim Wilsonen Blues Allstars taldearekin. 2016an Blues Music Award saria irabazi zuen 'Instrumentalist - Harmonica' kategorian.

26 URTE DITUEN APARTEKOA

D.K. Harrell (Ruston, Louisiana, 1998), estatubatuar kritikaren zati handi baten iritziz, blues amerikarraren aparteko gazte berria da. Ohiko estiloari eutsiz, 26 urteko abeslari eta guitarra-jole honek generoaren alderdi klasikoaren ikuspegi berri eta erakargarria eskaintzen du. 2019an B.B. Kingen sinposioan aritu zen eta bere gitarra deigarrienetako bat jotzeko ohorea izan zuen, Lucille. Hirugarren postuan sailkatu zen 2022 International Blues Challengean eta urte berean Jus "Blues Music Foundationek ematen duen King of the Blues B.B. King saria jaso zuen. "The Right Man" bere estreinako disko bikaina da, 2023ko ekainean Little Village Foundation-en zigilupean argitaratua.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2024(e)ko Uztailak 26
  • Ordutegia22:30
  • LekuaAreatza

    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan

Non