Erriberriko Antzerki Jaialdia 2024: "Reclamar lo real"

Olite/Erriberri 2024(e)ko Uztailak 28
  • Erriberriko Antzerki Jaialdia 2024: "Reclamar lo real"

2024ko Erriberriko Antzerki Jaialdiaren barruan.

Benetakoa erreklamatzeko eta artxiboa, lekukotza eta dokumentua agertokira eramateko jaio zen dokumentu-antzerkia, botere-sistemak eta -egiturak ikusgai egiteko. Egun, agertokian errealitatea islatzean, zer den erreala hausnartzen dugu, eta bai kontaketak, identitateak, partaide izatea edo zilegitasunak eraikitzearen gainean ere, performatiboa den zerbait moduan, antzerkikoa den zerbait moduan. Dokumentu-antzerkian eta dokumentu-antzerki post dramatikoan erabiltzen diren antzezpen-teknikak, idazteko tresnak eta gailu eszenikoak jorratuko dira. 

Juan Ayala eta Miguel Oyarzun elkarlanean aritzen dira 2010az geroztik, antzerkia, performancea eta ekitaldi publikoak egiten, haietan parte hartzen duen jendearekin eta jendeari buruz. Beren proiektuak, bai profesionalak bai komunitarioak, Teatro Español, La Casa Encendida, Teatro de la Abadía eta Mataderon, Madrilen, aurkeztu izan dira, besteak beste.

IZEN-EMATEA

Mintegi honek 20 plaza eskaintzen ditu Nafarroako arte eszenikoetako profesionalentzat. Aurretik izena eman behar da eta plazak bete arte egongo da aukera. Horretarako, mezu elektronikoa bidali beharko da programasydifusion@navarra.es helbidera, eta bertan idatzi beharko dira izena, bi abizen, helbidea, NANa, telefono mugikorra eta helbide elektronikoa.

Mintegian, aperitibo bat zerbitzatuko da, Reyno Gourmeten eskaintza moduan.


Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2024(e)ko Uztailak 28
  • Ordutegia12:00
  • LekuaEnozentrum
    Olite/Erriberri
  • HizkuntzaGaztelania

Non