Gernika-Lumoko Kultur Etxeak eta Arteskolak "Luis Iriondo" Aire Zabaleko III. Pintura Sariketaren deialdia luzatzen dute. Uztailaren 28an, igandean, egingo da eta Arteskolako ikasleek, behar bezala identifikatuta, antolatuko dute. Ekitaldi guztiek Foruen Plaza, Kultur Etxea eta Bakearen Museoa izango dituzte ardatz.
Datuak laburtuta:
18 urtetik gorakoentzako. Parte-hartzaile bakoitzeko obra bat. Izena ematea eta euskarria zigilatzea, 9:00etatik 10:00etara. Teknikak: Olio-teknika, akrilikoa, akuarela eta teknika mistoak, estilo librearekin. Gaia: Gernika-Lumo eta bertako jendea. Gauzatzeko denbora, zigilatzen denetik gehienez ere 14:30ak arte.
Sariak: 1º- 1.000 €; 2º- 600 €; 3º- 400 €. Bertako artista baten obrarik onena: 300 €. Herri-epaimahaiaren saria: 300 €, sari ofizialekin bat ez badator.