DONOSTIAKO UDALAREN TXISTULARI TALDEAREN KONTZERTUA

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko Uztailak 31
  • DONOSTIAKO UDALAREN TXISTULARI TALDEAREN KONTZERTUA

Donostiako Udalaren txistulari taldeak euskal txistularien tradiziozko doinuekin osaturiko kontzertua eskainiko du; dantza, kantu, biribilketa, obra… hiru zuloko euskal txirulak jo ditzaken tankera guztietako musikak entzuteko aukera ezin hobea. Kontzertua San Ignazio Gipuzkoako patroiaren ospakizunean oinarrituko da.

Horrela, txistulari taldeak Gipuzkoan barrena bidaia musikala eginez hasiko du kontzertua. Seguran abiatuta Segurako goiza kalejirarekin, Bedaio, Eibar edota Irun bisitatuko ditu (beste batzuen artean) bere errepertorioaren bitartez; azken geltokia Donostia izango da. Behin Donostian kokatuta, Antzinako himnoa izango da joko duten lehen doinua, Amaikak-bat elkarteko danborradarekin batera. Jarraian, guztiok elkarrekin, Gipuzkoako himnoa, Idiarena eta San Ignazio Martxa eskainiko dituzte.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2024(e)ko Uztailak 31
  • Ordutegia12:15
  • LekuaPLAZA BERRIA
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoakoa
  • HizkuntzaElebietan

Non