Liburu aurkezpena: "Uztapide eta Xalbador: Bi adiskide mugaz gaindi"

Urepele 2024(e)ko Uztailak 31
  • Liburu aurkezpena: "Uztapide eta Xalbador: Bi adiskide mugaz gaindi"

Uztapide eta Xalbador. Bi adiskide mugaz gain

Manuel Olaizola, Uztapide, Zestoan jaio zen.
Fernando Aire, Xalbador, Urepelen.
Euskal Herriak eman dituen bertsolaririk handienetakoak, euskal kulturaren erraldoi bilakatu dira.
Bien tartean muga bat egon arren, eta bi euskalkitan kantatu arren, elkar osatu zuten hogeita hamar urtez iraun zuen adiskidantza baten bitartez.
Haien ereduari jarraituz, orain bi herriak, Zestoa eta Urepele, senidetu egin dira.
Ekimen horrek bultzaturik, eta bibliografia oparo bat aztertuz, liburu liluragarri bat ondu du Pako Aristik, nobela bat bezala irakurtzen dena.
Nobelagilearen dohainez eramandako kontakizunean lekuko ugariren testigantzak jasotzen dira, eta narrazioan txertaturik doazen bertsoen bitartez osatzen da haien adiskidetasunaren historia zirraragarria.
Bertsozaleentzat ezinbestekoa, baina bertsozale ez direnentzat ere guztiz interesgarria izango den liburua.

Hor izango dira Pako Aristi idazlea, Xabier Amuriza bertsolaria eta Mikel Arregi, Zestoako auzapeza.

Aurkezpenaren ondoren, garagardo dastaketa Nafarroako Xorta ekoizlearekin.

EKE

Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2024(e)ko Uztailak 31
  • Ordutegia18:30
  • LekuaAmerikanoinea interpretazio zentroa
    Urepele
  • HizkuntzaEuskara

Non