Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaiak 2024 - TXOSNAGUNEA: MICE

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko Abuztuak 3
  • Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaiak 2024 - TXOSNAGUNEA: MICE

Gasteizko 2024ko Andre Maria Zuriaren Jaietako txosnen programazioaren barruan.

Miren Narbaizak bere bakarkako proiektuan sakontzen jarraitzen du. 2017an sortu zuen MICE, Napoka Iria, Perlak, Drumkopters eta Dual Split taldeetan ibili ostean. Bi argitalpen editatu ditu, izen bereko diskoa 2017an eta lau kantuz osatutako Zilar printzak EPa 2019an.

Hirugarren lana 2022an etorri da. Joseba Baleztenak ekoitzi eta grabatu du Gakobeltz Hit Faktorian eta Forbidden Colours disketxeak editatu du. Lautada du izena duela urte batzuetatik bizitoki duen paisaia arabarrari erreferentzia eginez.

Taldekideak: Mikel Santxez, baterian; Ibai Gogortza eta Joseba Baleztena, gitarretan; Iñigo Telletxea, bajuan; Aitor Garcia de Vicuña, teklatuetan, eta Miren bera ahotsean.

 

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2024(e)ko Abuztuak 3
  • Ordutegia23:00
  • LekuaEntxosnatu Karpa
    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara

Non