2024ko Musika klasikoko zikloa Araban zehar ibiliko da abuztuan, sei kontzerturekin Abuztuaren 3tik 30era bitartean bisitatuko ditu Artziniega, Sarria, Lagran, Eltziego, Zalduondo eta Quintanilla Erriberabeitia.
2011tik Donostiako Musika Hamabostaldiaren lankidetzarekin egiten da. Horregatik aurkeztu dute Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak eta Patrick Alfaya Donostiako Musika Hamabostaldiaren zuzendari artistikoak prentsaurrekoan.
"Ziklo horrek, kontzertuen kalitate eta aniztasunari esker, oso harrera ona izaten du kontzertuak egiten diren herrietako ikus-entzuleen artean eta haietara joaten diren Gasteizkoen artean", adierazi du Del Valek.
Edizio honetan 6 kontzertu eskainiko dira, Arabako kuadrilletan banatuta. Arabako Musika Klasikoaren Zikloaren 2024ko edizioa abuztuan egingo da, Artziniega, Sarria, Lagran, Eltziego, Zalduondo eta Quintanilla Erriberabeitian.
Parte hartzen duten udalek ere laguntzen dute kontzertuak gauzatzen. Sarrera doan da, tokiak bete arte.