Gasteizko laukotea.
Bere eraginen artean 90eko hamarkadako rockaren hainbat ikuspegi nabarmentzen dira, baita Same Old, Eh!, Libe, Bronze, Tutan Come On, Iont, Kashbad, Trumbo... bezalako taldeetan taldekideek izandako esperientzien arrastoa ere.
Izendatzaile komuna: oinarri bateria-baxu sendoa eta oldarkorra; gitarra eldarniotsu eta zorrotzak; eta ahots ilun eta bizien erregistro melodiko zabala.