Azken disko honetan, bere bizi bidearen xenda berri batean sartu da KALAKAN, kantu tradizionalak sonoridade aktualago batzuekin apainduta; zentzua inoiz galdun gabe. Horretarako esperientzia eta kalitatea zaintzen dituzten artistekin lan egin du taldeak, Pello Reparaz, Hugo Imakhoukhene eta Andrew Keelan bezalako musikariekin besteak beste. Kantu hutsa beti hor izanik ere, unibertso zabalago bat eskeintzen dio elektronikoki programatutako musikak taldearen musikari. Danborrak eta ahotsak, teklak eta efekto kosmikoak… Jamixel, Xan eta Bixentek hainbat sorpresa emango dizkigute lan berri honetan.