PARTE-HARTZAILEAK
LEHIAKETA honetan, 18 urtetik gorako edozein pertsona fisikok parte hartu ahal izango du (2024ko abuztuaren 12an beteak), nahi badu, eta auzotasun edo nazionalitate mugarik gabe.
Lehiaketaren aurreko bi edizioetako batean lehenengo saria lortu duten artistek ezin izango dute parte hartu.
BALDINTZA TEKNIKOAK
- Lehiaketan parte hartzen duen pertsona bakoitzak LAN bat aurkeztuko du, originala eta argitaratu gabea, beste lehiaketa batean saritu gabea, gaia librea, lanek bi dimentsio izango dituzte edozein euskarri edo ikusmen-teknikatan.
- Lanak egilearen sinadurarik gabe aurkeztuko dira, eta izenburua atzealdean jarrita. Hutsegite baten ondorioz sinatuta aurkezten diren obretan, sinadura ezkutatu egingo da epaimahaiaren balorazio-prozesu osoan.
- Obrak bastidorean edo euskarri zurrunean muntatuta aurkeztuko dira. Obrak markorik gabe aurkeztuko dira, edo, gehienez ere, zurezko listoi sinple batekin, 2zm-ko zabalera gainditzen ez duena. Material plastiko garden eta hautsezinez babestuta egon daitezke, baina ez dira onartuko kristalez babestutako obrak. Lanak, babesteko enbalatu behar bada, berriz erabiltzeko bilgarri batekin babestuta egon beharko du. Antolatzaileek ez dute erantzukizunik izango, lanak egoera txarrean edo behar adinako babesik gabeko bilgarrietan iristen badira.
- Mihiseen edo hautatutako materialaren neurriak, alde bakoitzean, ez dira 80 zm baino txikiagoak izango, ezta 150 zm baino handiagoak ere, markoa kontuan izan gabe.
SARIAK
Honako hauek izango dira sariak:
- LEHENENGO SARIA, 2.500,00 (bi mila eta bostehun) euro. Irungo Udalaren Pintura Ondarearen bilduman sartuko da obra irabazlea.
- EPAIMAHAIAREN SARI BEREZIA, bere teknikagatik edo adierazpen plastikoagatik ezaugarri bereziak dituen lanari: 500,00 (bostehun) euro.
- ARTISTA GAZTEAREN SARIA, 30 urtetik beherako artista gazteen lan onenari (2024eko abuztuaren 12an beteak),500,00(bostehun) euro.
- FINALISTA DIPLOMA, epaimahaiak aipamen hori egin dien obrei. Hiru diploma emango dira gehienez.
Ezingo da jaso sari bat baino gehiago.
Sarien diru kopuruei PFEZ kenduko zaie, indarrean dagoen legearen arabera.
OBRAK JASOTZEA
Lanak Irungo Amaia Kultur Zentroan(sarrera A.López Becerra kaletik) aurkezto beharko dira, 2024ko abuztuaren 12tik 21era bitartean (biak barne) ordutegi hauetan:
- Abuztuaren 12, 13, 14, 16, 18, 19, 20 eta 21ean, 10:00etatik 14:00etara.
- Abuztuaren 17an, larunbatean, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00ettik 21:00etara.
Abuztuaren 15ean, osteguna, zentroa itxita egongo da.
Data horren ondoren ez da obrarik onartuko.
Egun horretatik aurrera ez da obrarik onartuko.
Postaz edo mezularitzaz bidaltzen bada, lanak irailaren 21ko 21:00ak baino lehen egon beharko du Irungo Amaia Kultur Zentroa.
Obrarekin batera, gutun-azal itxi bat aurkeztuko da, eta haren kanpoaldean, aurkeztutako lanean jarritako izenburu bera agertuko da. Gutun-azalaren barruan, parte-hartzilearen izen-deiturak, NAN, helbidea, posta elektronikoa eta telefonoa agertuko dira.
Obra entregatzen denean, izena emateko orria beteko da, bi aletan. Horietako bat zigilatuta itzuliko da gordailutu izanaren frograri gisa.
OBREN ERABILERA
Saritutako obrak erabili ahal izango ditu Udalak, publizitatea, kartelak, katalogoak, etab. egiteko. Artistek baimena ematen diote Irungo Udalari obra horiek erreproduzitu eta banatzeko.
SARI BANAKETA
Irailaren 13an, ostirala, banatuko dira sariak.
Epaimahaiak hautatzen dituen lanak AMAIA KZn bertan 2022ko irailaren 16tik urriaren 13ra arte egingo den ERAKUSKETAN izango dira ikusgai.
OBRAK ITZULTZEA
Honako epe hauetan eraman ahal izango dira obrak:
- Hautatu ez diren obrak: 2024ko irailaren 2tik 15era arte, astearteetatik larunbatetara, 18:00etatik 21:00etara. Itxita egongo da irailaren 8an.
- Hautatu diren obrak: 2024ko urriaren 16tik 26ra arte, astearteetatik larunbatetara, 18:00etatik 21:00etara.
- Garraio bidez bidalitako obrak bide horretatik itzultzeko, espresuki eskatu beharko da. Itzulketaren gastuak parte-hartzailearen kontura izango dira.
- Epe horietatik haratago, udalak erantzunkizunik ez du bere gain hartuko eraman ez diren obrengatik, eza izan ditzaketen galera edo kalteengatik ere, eta obra horiek bere irizpidean arabera erabili ahal izango ditu.
- Udalak erantukizunik ez du bere gain hartuko obrak garraiatu, manipulatu, erakutsi, biltegiratu edo antzeko zerbaiten ondorioz izan ditzaketen kalteengatik.