Ondarroako Jaiak 2024: "Aurkitu gabeko altxorra"

Ondarroa 2024(e)ko Abuztuak 12
  • Ondarroako Jaiak 2024: "Aurkitu gabeko altxorra"

Ondarroako 2024ko Andra Mari jaietako egitarauaren barruan.

Antzerkilariak: Pirata Augusta Robusta: Iraia Salbide Garzia; Pirata Jon Hirubegi: Luis Lainez Taboada; Pirata Eneka Lapeka: Ainhoa Juaniz Ezpeleta.

«Belak zabalik» antzerki, zirku eta umore ikuskizuna da. Niko protagonista lo zerraldo geratu da «Augusta Robusta» pirataren liburua irakurtzen. Bere gogokoena da eta ehun aldiz baino gehiagotan irakurri egin du. Lo hartu eta berehala, ametsetan, bere liburu gogokoeneko pertsonaiekin topo egin eta haiekin hasiko du bidaia. Goazen, ez dezagun denbora gehiago galdu.  Altxa belak!  Ez daitezela arraunak gelditu! Pirata berezien bidaiaren helburua inoiz aurkitu ez diren altxorrak aurkitzea eta gizarte pirata, zintzoagoa, berdintasunezkoagoa, anitza eta aurreiritzirik gabekoa eraikitzea da. Publikoak lagundu beharko die...

Iraupena: 55 minutu

4 urtetik gorako haurrendako eta familiendako.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaZIRIKA ZIRCUS
  • Data 2024(e)ko Abuztuak 12
  • Ordutegia17:00
  • LekuaLatxanbre Plaza
    Ondarroa
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaGaztelania

Non