San Roke Jaiak 2024 Laudion: egitaraua

Laudio 2024(e)ko abuztuaren 15(e)tik 2024(e)ko abuztuaren 25(e)ra
  • San Roke Jaiak 2024 Laudion: egitaraua

Oraindik goiz da Laudiok bere hurrengo jaietan izango duen jai-egitaraua zerrendatzeko, baina ez abuztuaren 15etik 25era bitartean izango diren kontzertuak. Aurten Udaleko Jaietako sailak, jaietako lantaldearekin elkarlanean, Formula V-ren alde egin du txupinazoaren egunerako, eta El Drogas-en rock urbanoaren alde abuztuaren 16rako, ostirala.

Kontzertuak beti dira gure jaietako ekitaldirik jendetsuenetarikoak, eta aurten danontzako denetarik egon dadin saiatu gara. Jaietako lantaldearekin batera mimo handiz diseinatu dugun programa honekin gure bizilagunak berriro konkistatzea espero dugu“, adierazi du Sonia Respaldiza jaietako zinegotziak.

Larunbatean, abuztuaren 17an, Gobernantza Feministaren arloak antolatutako kontzertuak izango dira; Burbuilak eta Matx. Baina egun horretan ere Boni M. taldearen disko-musikak Laudio hartuko du.  Bestalde, Tremenda Jauria taldearen aldarrikapen hitzak, eta bere musika folkloriko eta abangoardisten fusioa ere izango dira aurtengo Laudioko Jaietan, hilaren 22an, hain zuzen ere.

Gazteek ere oholtza gainean Peio Reparaz nafarraren puntako taldea, Zetak, izango dute, hilaren 23an, baserritarren egunarekin bat eginez. Aipatutako taldeez gain, Laudio Atzar Hadi, Tenampas eta Korrontzi ere arituko dira.

Gainontzeko jai-egitaraua, dozenaka kultura- eta kirol-jarduera barne hartzen dituena, datozen asteetan jakinaraziko da, pregoilariaren eta txupineroaren figurak beteko dituzten pertsonak ezagutzen direnean.


Laburrean

  • Mota Jaiak
  • Data 2024(e)ko abuztuaren 15(e)tik 2024(e)ko abuztuaren 25(e)ra
  • LekuaLaudio

Non