Bilboko Aste Nagusia 2024: Mikosis + Las Sexpeares (Bilbao Metal Pop-Rock)

Bilbao 2024(e)ko Abuztuak 18
  • Bilboko Aste Nagusia 2024: Mikosis + Las Sexpeares (Bilbao Metal Pop-Rock)
    Las Sexpeares
  • Bilboko Aste Nagusia 2024: Mikosis + Las Sexpeares (Bilbao Metal Pop-Rock)
    Mikosis

Bilboko 2024ko Aste Nagusia

Bilbao Metal Pop-Rock 2024

MIKOSIS

Mikosis Villasound Bilbaoren IV. Ediziotik heldu da Erakustaldira, Aste Nagusia saria irabai baitu. Carla Piercey baxu-jotzailea, Maite Albizu abeslaria, Garazi Arriaga batería eta Ane Mei Aspiazu guitarrista Gernika inguruko 19 eta 20 urte bitarteko lau neska dira. Hasiera baxu-jotzailerik gabe aritzen ziren, baina agertokira igotzeko lehen aukera izan zutenean, Carla gehitu zitzaion taldeari. Ordutik, Mikosis laukotea da.

Hasieran bertsioak baino ez zituzten jotzen, baina soinua eta estiloa garatu ahala, abesti propioak sortu zituzten. 2022an SutAM izenarekin hasi zuten euren ibilbidea; hala ere, 2023an, eraldaketa prozesu baten bidez, izena aldatu eta Mikosis sortu zuten. Aro berri honetako abestiak rocketik edaten dute, eta Sua, Belako edo The Warning dituzte erreferente. Taldea garapen bat bilatzen ari da, bai eszenatokiaren gainean, bai sorkuntza prozesuari dagokionez. Horrekin batera, bere helburua da emakumeen eta disidenteen ikusgaitasuna sustatzea musika-eszenan.

Maite Albizu: Ahotsa | Carla Piercey: Baxua | Garazi Arriaga: Bateria | Ane Mei Aspiazu: Gitarra.

LAS SEXPEARES

Las Sexpeares emakumezkoen Power Indie-Punk Rock taldea da, Barakaldon bizi dena eta 2009. urtetik jardunean dagoena. Bere partaideak Belén B. eta María M. dira.

Taldeak 5 lan ditu: “Qué asco de gente” (2010), “Revolución Z” (2014), “Me fui de casa” (2016), “Somos lo peor” (2018) eta “Sexpeares” (2023). Azken bi lan horiek El Dromedario Recordsek argitaratu ditu, eta, besteak beste, Viñarock, Extremusika eta Iruñarock jaialdi handietara egin dute salto. Gainera, 9 aldiz izendatuta zeuden Latin Grammys “Eruca Sativa” jaialdiekin batera egin dute bira Estatuan, Madril, Bartzelona, Valentzia, Alicante eta Malaga hirietatik igaro dira, eta oso harrera ona izan dute ikusleen aldetik.

Azken lan hau, “Sexpeares”, cassette formatuan argitaratu da (XXI. Mendean ia harrigarria) eta 5 abesti propioz eta 4 bertsioz osatuta dago, B aldean, Luna Ki, Putochinomaricón eta Bad Gyal bezalako artistenak, horiekin punk klasikoenetik aldentzen direlarik. Gainera, Soyunapringada artista multidiziplinarraren “Looser” serieko Soundtrackean parte hartzen dute, finalista izan dira Estatuko hainbat lehiaketetan, eta azken singleak Spotify Fresh Finds Españaren argitalpen zerrendetan sartu dira.

Gaur egun, lan berria aurkezten ari dira Estatu osoan zehar, eta Rock Land Art Festeko kartelaren parte dira. Bertan, eszenatokia Scorpions, Europee do Michael Kiwanuka bezalako mundu mailako taldeekin partekatuko dute.

Belen B.: Ahotsa eta Gitarra | María M.: Bateria eta Koruak.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2024(e)ko Abuztuak 18
  • Ordutegia20:00 (Mikosis) / 21:00 (Las Sexpeares)
  • Lekua Bilborock
    Muelle de la Merced, 1
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaElebietan
  • Web Bilborock

Non