"ANBOTOKO MARI ETA BALE EHIZTARIA"

Bilbao 2024(e)ko abuztuaren 20(e)tik 2024(e)ko abuztuaren 21(e)ra
  • "ANBOTOKO MARI ETA BALE EHIZTARIA"

Urtean zehar, Euskalduna Bilbaok bere eraikina bisita gidatuen bidez erakusteko ohitura du. Bisita hauek eiten diren egunetan ehunka pertsona hurbiltzen dira aurten ere bere 25. urteurrena ospatzen ari de Biltzar eta Musikaren Jauregiaren sekretuak ezagutzera. Ohitura honek indarrean dirau Aste Nagusian eta euskal kulturako bi pertsonaia mitikok jai astea aprobetxatzen dute bertan izateko. Anbotoko Mari eta Bale ehiztariak ohiko ibilbideaz bestelako bat sortzeko gida-lanak egingo dituztee egun hauetan. Ezustekoak, hiriko leku enblematiko honen sekretu ezezagunak eta, batez ere, jauregiaren historiari buruz ikasteko aukera, baita gonbidatutako bi pertsonaien egunerokotasunarena ere.

Bisita gidatu antzeztu hauek ordubeteko iraupena dute, publiko orori zuzenduta daude eta euskara hutsean egingo dira. Elssie Xalbadorrek izango da Anbotoko Mariren papera egingo duena eta Bale ehiztariarena, berriz, Keko Salvadorrek. Euskalduna Bilbaok erakusten duen istorio honen ibilbea Zirkugintzak sortu du. Urdaibaiko arte eszenikoen konpainia honek hamabost urte baino gehiago daramatza artea sustatzen eta zirkoarekin lotutako mimo lanak sortzen. Oraingo honetarako, gidoia guztiz pertsonalizatua prestatu dute, Biltzar eta Musikaren Jauregia Aste Nagusiarekin lotzen duena.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2024(e)ko abuztuaren 20(e)tik 2024(e)ko abuztuaren 21(e)ra
  • Ordutegia11:15 + 13:00
  • Lekua Euskalduna Jauregia
    Abandoibarra Etorbidea, 4
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan (gonbidapenarekin)
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Euskalduna Jauregia

Non