Bilboko 2024ko Aste Nagusiko txosnen egitarauaren barruan.
Burutik Iruñerriko talde gazte bat da, 2020an sortua. Estilo ugari ukitzen dituen taldea da, eskusoinua eta ahotsen jokuak bereizigarri dituelarik. Lehenengo diska, Paradisua, 2020an grabatu zuten, eta bigarrena 2022an, Hamabost Segundu. Aurten EP berria kaleratu dute (Zerua eta Zorua: Hiru Kanta Bakardadeari), estilo aldetik pauso bat aurrera emanez.