Badator BOGA BOGA FESTIBALA berriz ere,proposamen are anbiziotsu eta anitzagoarekin. Gin Músicak eta Dabadabak antolatutako jaialdi hau hedatzen ari da, eta eszenatoki gehiago hartuko ditu irail osoan zehar, hiriko leku enblematikoetan eskainiko diren emanaldiekin.
Irailaren 5ean hasiko da Festibalaren bigarren edizioa Kutxa Fundazioa Klubean, ANDREA BUENAVISTAren emanaldiarekin. Kutxa Fundazioarekin lankidetzan, rockaren eta folklore hispanoamerikarraren arteko musika eskainiko digu donostiar musikariak. Jarraian, gau horretan bertan, MARK DUTI eta TENGGER arituko dira Dabadaba aretoan.
Ostiralean, irailak 6, UPV/EHUren ikastaroa amaitzen denean, grunge estiloko MUDHONEY musika-taldeko sortzaile historikoak izango ditugu Gazteszenan. LISABÖrekin arituko dira –plazer handia Festibalaren antolatzaileentzako–, eta horrenbeste maite ditugun MELENAS eta ITHAKA hasiberriekin batera. Azkenean, Aieteko Jauregian aurreikusitako kontzertuak Egiako aretoan egitea erabaki da, 100 metro eskasera Aieteko Jai Batzordeak antolatutako beste kontzertu bat egongo delako. “Geure ekarpena egin nahi dugu, eta ez inorekin lehian sartu. Eta ilusio handia egiten digu hazi garen eta hiri honetan nazioarteko musikarik onenaz gozatzeko aukera izan dugun areto batera joateak”, esaten du Sergio Cruzadok.
Hurrengo egunean, larunbata, hilak 7, GORKA URBIZU, SARA ZOZAYA eta LOS SARA FONTAN taldeen emanaldiak izango ditugu Chillida-Leku Museoan. Gorka Urbizuren itzulera izan da, zalantzarik gabe, 2024. urte honetako gertakari garrantzitsuenetako bat, publikoarentzako zein kritikarentzako disko zoragarri batekin itzuli zaigu, gainera. Sara Zozayak ere bat egingo du Chillida-Lekuko arrats berezi horretako hitzorduarekin, eta Los Sara Fontan librepentsalariek haien proposamen orijinala ekarriko dute Museora.
Aurten, Kursaalen XXV. urteurrena dela eta, Kursaaleko terrazek Zinemaldiarekin bat egingo dute espazio berri gisa, eta programazio bizia izango dute irailaren 14an eta 15ean. Hainbat kontzertuz gozatu ahal izango du publikoak; hala nola THE WAVE PICTURES ingeles rock taldearen emanaldiaz eta BONNY DOON Detroiteko hirukoteaz gozatu ahal izango dugu agertoki berri horretan; amerikarren kasuan, Primavera Soundeko eta Madrileko Clamores aretoko emanaldien aurretik bisitatuko dute Donostia. PIPIOLAS, NUEVE DESCONOCIDOS, TEO LUCADAMO ETA PINPILINPUSSIES Jägermusic egitarauaren eskutik (10 urte betetzean ari da egiten, talentu emergenteari lagunduz) etorriko zaizkigu, eta haiekin batera, bertako talde batzuk –NIZE, TOC eta TATTA & DENSO– Mercadabadilloa alaituko duten DJen saioekin batera, egitaraua osatuz. Berrikuntza horiek indartu egiten dute jaialdiaren kultura- eta musika-eskaintza, eguerdiko hamabietan abiaraziko den doako musika-programazio batekin.
Dabadaba aretoko programazioari dagokionez, artista ugari izango dugu hainbat saiotan, hala nola TENGGER, MARK DUTI, MOLLY, SAFETY TRANCE, DALILA, GIOVAZZ eta JUAN TATORRI, eta Inforockek antolatzen duen BOGA BOGA METAL FEST jaialdiarekin kolaboratuko da; HELLMUGAN, ELIZABETH eta ERASO taldeak arituko dira jaialdi horretan.
Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan antolatutako uda ikastaroa, bestalde, irailaren 5ean eta 6an egingo da, Dabadaban. Dagoeneko baditugu ikastaroan parte hartuko duten aditu batzuen izenak: Ángel Gómez (Miel de Moscas), Nando Cruz (Kazetaria eta "Macrofestivales" liburuaren egilea), Joan Vich (Managerra eta FIB jaialdiaren zuzendari artistiko ohia), Amaia Ispizua (Get In) eta Álvaro Fernández (Canela Party). Hainbat gairen inguruan eztabaidatuko dute aditu horiek, hala nola jaialdiak sortzea, horiek kulturan duten inpaktua eta publiko gaztea erakartzeko komunikazio-estrategiak.