"Otempodiz"

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko Irailak 5
  • "Otempodiz"

Honela aurkezten du Ertza konpainiak ikuskizun hau: "Zuek erlojuak dituzue, guk denbora dugu. Esaten denez, mendebaldean denbora zenbatu egiten da, neurtu, erosi, saldu, aurreikusi, antolatu; ondasun objektiboa da, gizakiagandik bereizia, hainbat gauza egiteko erabiltzen duguna, baina gehienetan falta egiten zaiguna. Afrikan berriz denbora bizi egiten da, eduki egiten da, egin egiten da; ondasun subjektiboa da, gizakiari zuzenki loturik doana, orainaldian bizitzen dena eta ia inoiz ez dena falta. Munduko punta batean edo bestean jaiotzearen patuak halabeharrez markatzen du aurrerantzean izango dugun denboraren ulermena, eta dena aldakorra den arren, nekez lortuko dugu lehen ikasgai hori ahaztea. Denbora modu askotara bizi daiteke, bai eta bere esklabu izatera iritxi ere; baina ukaezina dena, dantzak eskaintzen digun gaitasuna da, denbora orainaldi absolutu batetan bizitzeko ematen digun ahalmena, eta hau munduko edozein herrialdetan betetzen da."

Otempodiz (Denborak dio), Mozambique eta Euskal Herria bitartean bi norantzatan uztartzen den sorkuntza artistiko eta kultura-truke proiektu baten emaitza da. AECID, Sortutakoak (Gipuzkoako Dantzagunearen egoitza artistikoa) eta Atlantikaldia Errenteriako jaialdiaren laguntzarekin; proiektu honek, lanbide irtenbide bat eta nazioarteko dantza zirkuituetan murgildu ahal izateko lanabesak eskaini nahi dizkie Maputoko bi dantzariei.

Berezko ideia, zuzendaritza eta koreografia: Asier Zabaleta. Dantzariak: Fenias Nhumaio eta Deissane Machava. Musika: Askotarikoak. Laguntzak: AECID, Sortutakoak (Gipuzkoako Dantzagunea), Atlantikaldia. Ekoizpena: Ertza Sorkuntza artistikoa S.L.

 


Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaErtza
  • Data 2024(e)ko Irailak 5
  • Ordutegia19:30
  • LekuaBlas de Otero plaza
    Donostia-San Sebastián
  • HizkuntzaBat ere ez

Non