Udako ikastaroak 2024 UPV/EHU: "Jose Migel Barandiaranen ekarpena Arkeologia, Etnografia eta euskal mitologiara (II)"

Ataun 2024(e)ko irailaren 5(e)tik 2024(e)ko irailaren 6(e)ra
  • Udako ikastaroak 2024 UPV/EHU: "Jose Migel Barandiaranen ekarpena Arkeologia, Etnografia eta euskal mitologiara (II)"

Jose Migel Barandiaranen ekarpena hainbat ikerketa lerrotan oso garrantzitsua izan zen: Arkeologia, Etnografia/Antropologia Kulturala, Mitologia, etab. Bere bizitzaren inguruko ikuspegi orokorra badugu, baina, badaude bere bizitzako hain ezagunak ez diren gaiak, hauen artean bere gaztaroko urteak eta ikertzaile-heziketa edota gerraren ondorioz erbestean egin zituen urteak.

Itzuleran, landa-lanetan hainbat ikertzaile gazte ere prestatu zituen historiaurreko arkeologia arloan eta hauen lekukotasunek bere giza eta ikertzaile irudia handitzen dute. Halaber, bere ikerketa etnografikoek garai historikoen ezagutzan eta garaiko euskararen ezagutzan egindako ekarpena, agian, gutxietsia, uste baino garrantzitsuagoa da.

Azkenik, mitologiaren inguruan berak eta beste ikertzaile batzuek Euskal Herrian egindako datu-bilketek mito batzuek izandako hedakuntza ezagutzeko aukera ematen dute eta, baita, Europako beste lurralde batzuetakoekin alderatzeko ere.

HELBURUAK

  • J.M. Barandiaranen bizitzan eta lanetan sakontzea eta bere ekarpenak, arlo-ezberdinekoak, balorean jartzea eta gizarteratzea.
  • XX mendeko hamarkada batzuetan gizartean izan zuen eragina eta gizarteak barneratu zituen gaiak aztertzea.

 

NORI ZUZENDUTA

  • Público en general
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

ZUZENDARIA

Jose Antonio Mujika Alustiza | UPV/EHU

(Beasain, 1957) Doktorea Historian eta UPV/EHUko Gasteizko Letretako Fakultateko Irakasle Titularra. Aranzadi Z. Elkarteko kidea eta UZEIn ere ibilia arkeologia/historiaurrerako euskarazko hiztegia lantzen. Ikerketa-lerro ezberdinak garatu ditu: Euskal Herriko aztarnategietan aurkitutako historiaurreko tresneria, hezurkizkoa (Isturitz, Urtiaga, Santimamiñe, Santa Catalina, Arenaza, etab.) eta harrizko (Praileaitz I, Herriko Barra, etab.). Landa-lana (miaketak, indusketak) Goierriko megalitotan egin du (trikuharrietan -Trikuaizti, Zorroztarri, Praalata, etab.-, harkutxetan -Aitxu, Atxurbi-, eta baratze edo harrespiletan -Ondarre, Beaskin-), eta baita Arabako Errioxako sarbidedun trikuharrietan ere, J. Fernandez Erasorekin lankidetzan. Deba inguruko hainbat kobetako indusketak (Astigarraga, Aizkoltxo, etab.) egin edo aztertu ditu (Praileaitz I) lankidetzan X. Peñalverrekin eta S. San Joserekin. Proiektu lehiakor nazional publikoko kide ere izan da eta baita zuzendaria ere. Azken urteetan, Aralarrek, Neolitotik aurrera eta garai historikoetan, mendi inguruak izan duen erabilera edo kudeaketa arkeologikoki aztertzen ari da beste ikerlari batzuekin. Bere argitalpen batzuk aurkitu daitezke esteka honetan: https://dialnet.unirioja.es/

HIZLARIAK

  • Jokin Apalategi Begiristain
  • Anuntxi Arana Murillo
  • Alvaro Arrizabalaga
  • Ignacio Barandiaran Maestu
  • Agustin Erkizia Olaizola | UPV/EHUko Gipuzkoako Errektoreordea, Economía Financiera I
  • Iñaki Garcia Camino
  • Juan Inazio Hartsuaga Uranga
  • Fermín Leizaola Calvo
  • Aitzpea Leizaola Egaña
  • Jon Mentxakatorre Odriozola
  • Leire Perlines Apalategi
  • Luis Mari Zaldua Etxabe

 

Programa osoa (pdf)

uik.eus

Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2024(e)ko irailaren 5(e)tik 2024(e)ko irailaren 6(e)ra
  • OrdutegiaIrailak 5, 09:00-17:30 // Irailak 6, 09:15-13:15
  • Lekua Herri Antzokia (Ataun)
    Elbarrena auzoa
    Ataun
  • Zenbatekoa25 / 71 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaElebietan
  • Web Herri Antzokia (Ataun)

Non