2024ko irailaren 6tik 29ra Nafarroako Komiki Azokak bere 15. urtemuga ospatuko du sorpresaz beteriko edizio batekin.
Oraingoan ere TIZAk antolatu du ekimena, komikiaren sustapenerako elkarteak. Hamarnaka jarduera izanen dira ekimen honetan, publiko guztientzat: mahai-inguruak, tailerrak, bisita gidatuak, zuzeneko sorkuntzak, topaketak artistekin, liburu-sinatzeak, erakusleihoak, auto-edizio eta bigarren eskuko azokak…
Horiek guztiak 12 erakusketekin osatu dugun programazioaren harira. Baina ez hori bakarrik. Doako bi argitalpen ere prestatu ditugu, 30 lagunetik gorako lanekin.