Badator BOGA BOGA FESTIBALA berriz ere,proposamen are anbiziotsu eta anitzagoarekin.
Irailaren 7an, GORKA URBIZU, SARA ZOZAYA eta LOS SARA FONTAN taldeen emanaldiak izango ditugu Chillida-Leku Museoan.
Gorka Urbizuren itzulera izan da, zalantzarik gabe, 2024. urte honetako gertakari garrantzitsuenetako bat, publikoarentzako zein kritikarentzako disko zoragarri batekin itzuli zaigu, gainera.
Sara Zozayak ere bat egingo du Chillida-Lekuko arrats berezi horretako hitzorduarekin, eta Los Sara Fontan librepentsalariek haien proposamen orijinala ekarriko dute Museora.