Juan Ignacio Iztueta 1824 -2024

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko Irailak 7
  • Juan Ignacio Iztueta 1824 -2024

Juan Inazio Iztuetak (1767-1845) euskal folklorearen lehenengo bilketa-lana egin izanaren ohorea du,1824an argitaratutako Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira edo historia izenburudun liburuari esker. 1824an argitara eman zuen dantzei buruzko liburuak helburu bikoitza duela ematen du. Begi-bistakoa da lehenengo helburua: dantzak lehengo erara azaltzea, zeren egileak pentsatzen baitzuen bere garaian dantzak (Gipuzkoan egiten ziren bezala behintzat) endekatze-prozesu batean sartuta zeudela; sakonagoa da bigarren helburua: herri nortasuna sendotzea; dantzen bidez, herri izaeran sakontzeaz gain, herritarrek komunitate bateko partaide sentitzeko aukera zutela-eta.

Konstituzio Plazan, 1824an liburuan azaltzen diren dantzen ikuskizuna antolatuko da Euskal Dantzarien Biltzarraren eskutik. Ikuskizun honetan, liburuaren hainbat pasarte irakurriko dira dantza ezberdinen aurkezpen gisa.


Laburrean

Non