2024ko NAK jaialdiaren barne.
“Joaquín Maya” Musika Eskolarekin eta Nafarroako “Pablo Sarasate” Musika Kontserbatorioarekin koordinatutako ekintza. Nafarroako Ciudad de la Músicaren lankidetzarekin.
Edizio honetan “Joaquín Maya” Musika Eskolaren eta “Pablo Sarasate” Musika Kontserbatorioaren arteko musika-trukea egongo da. Gertaera esanguratsua da Nak Jaialdiarentzat, ekintza honekin lehen aldiz, etapa guztietako ikasleak biltzen dituelako, lehen ikasturteetatik gradu aurreratuenetaraino. Azken finean, abangoardiako musika didaktikoa tinbrika berriak trukatzeko, esperimentatzeko eta aurkitzeko bidea da, ikasleen interpretazio-prestakuntzan laguntzen duena.
Kontzertuan entzungo diren piezak txistu eta saxofoi ensenblerako sortuak izan dira eta hauetan teknika hedatua azaltzen da. Erabateko estreinaldia izango den pieza bat dago programan “Jokoa” izenekoa, ondare pedagogikoa sortzen laguntzen duena. Horrela, belaunaldi gazteenak XXI. mendeko musikan sartzea sustatzen da.
Programa:
Jokoa (2024)* – Leire Unzué
Txoriak nere baserriko sagastian (1996) – Luis Aramburu
Amaiurko Ardoa (2021) – Aitor Urquiza
Akerraleko Iezea (2004) – Karlos Sánchez
Saxony (1978) – James Teney
* Erabateko estreinaldia NAK jaialdirako
Musikariak: