Cristina Martínez (gitarra, ahotsa), Iñigo Garcés (baxua), Jaime Nieto (teclados), Albaro Arizaleta (bateria, ahotsa), Raúl Arizaleta (gitarra)
El Columpio Asesino iruindarrek bi hamarkada baino gehiagoko ibilbideari azkena ematea erabaki dute. Abangoardiaren eta musika alternatiboaren erreferente Espainian, eragin handieneko taldeetako bat dira. Gainera, mugak gainditu dituzte izan duten oihartzunagatik, eta zale ugari erakarri dituzte ozeanoaren beste aldean ere, Mexikon bereziki, non kontzertu ugari eskaini dituen taldeak.
Joan den mendeko hirurogeiko hamarkadako kraut rock alemanetik hasi eta hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaierako post-punkera, musika elektronikotik hasi eta azken urteetako soinu eklektikoenetara iristen diren generoak hartzen dituzte taldearen konposizioek. Letrek, berriz, izaera existentzialista sakoneko gaiak biltzen dituzte, non bizitzea egokitu zaien mundu honetako errealitatearen ikuspegi gordin eta ez oso baikorra islatzen duten.
El Columpio Asesino taldeak agertokietan esango digu agur, urte hauetan guztietan bere abestiekin bizitako une guztiak zuzenean ospatu eta gogora ekarrita. “Guk ongien egiten dakigun bezala amaituko dugu: agur esateko bira batekin, gure diskografia osoa errepasatuko dugun kontzertua eskainiz. Horregatik gonbidatzen zaituztegu azkenekoz elkartzera. Gaua kiskaltzeko. Gaua izerditzeko. Gaua maitatzeko.”