XIX. mendetik hona, irailaren 8ko ondorengo astelehenean (irailaren 8an Andre Mariaren jaiotzaren eguna baita), erromeria egin ohi da Vitoria-Gasteizko hegoaldean dauden Olarizuko zelaietan Olarizuko muino gaineko gurutzera igotzeko. Goiz horretan bertan udalerria mugatzen duten mugarrien urteko ibilbidea egiten du udalbatzak; 500 urte baina gehiagoko ohitura administratiboa dena, eta alkatea basozain nagusi eta talde buru dela.

Arratsaldean, jolasak eta aisialdiko jarduerak egoten dira familiako kide guztientzat. Erromeria honekin udako zikloa amaitu eta bildutako uzta eskertzeko nekazarien erritua betetzen da.

Historia apur bat

Mendiaren izenak ez du zer ikusirik gaur egungo gurutzearekin, baizik eta Olarizu Andra Mariaren omenez zegoen ermita bati, egun desagertuta, eta bere existentziaz informazioa dagoena 1465 urteaz geroztik.

Geroago, 1743an, La Dehesa etxea eraiki zen, eta han bizi zen ganaduaren artzain bat, debesan bazkatzen zena eta Gasteizko harategiak hornitzen zituena. 1995ean zaharberritua, Olarizuko lorategi botanikoko bisitarien zentroa hartzen duen eraikin bioklimatikoa da.