Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Aritz Trueba-ren txanda da.
Aritz Trueba Aguirrebeña (Donostia, 1980) marrazkian, pinturan eta animazioan espezializatutako artista da. 18 urtez, Ikastolen Elkartean hezkuntza arloan lan egin du, ilustrazioak, animazioak eta bideoak egiten. Bere proiektu aipagarrien artean daude 2016ko Donostiako inauterietako kartela, Behobia Donostiako kamisetaren diseinua eta nazioartean zabaldutako Buyan eta Natasha komikiak.