Iruñeko Udalak, Navarra Music Commission-ekin batera, SMC: Musika Aretoak Kalean programa antolatu du aurten ere, Basotxoan eskainiko diren atari zabaleko kontzertuekin, hiriko edukiera txikiko eta handiko aretoek antolatzen duten zirkuituari balioa emateko eta hura babestu aldera. Aurten, Tuterak, Erronkarik eta Elizondok ere bat egin dute programarekin. Iruñeko emanaldiak asteazkenetan izango dira, uztailaren 31tik irailaren 18ra, 20:00etan.
Neskatasuna izango da eszenatokira igoko den lehen taldea, eta, ondoren, NX, Airu, No Sanctuary, Mourn, The Parrockos eta Ezpalak etorriko dira, baita La Topadora, Cobardes eta Marla ere.
Zikloa orotariko publikoari zuzenduta dago, taldeen estiloak askotarikoak baitira: punk-rocka, dreampop-indiea, hermetick punka, indie-rocka, rock & rolla eta abar. Ekimenean parte hartzen duten aretoak Garazi, Terminal, Zentral, Krawill, Txintxarri, Toki Leza eta Canalla dira, baita La Guarrida (Tutera), Errota (Erronkari) eta Txokoto (Elizondo) ere.
MUSIKA ARETOAK KALEAN. BASOTXO KALEA. ASTEAZKENETAN. 20:00. Sarrerak doan.
Kontzertuak atari zabalean, Iruñeko eta Nafarroako beste herri batzuetako musika aretoen eskutik.
*Uztailak 31
Neskatasuna,
Garazi-ren eskutik
Punk – rocka
*Abuztuak 7
NX,
Terminal-en eskutik
Punka – rocka – metala
*Abuztuak 14
Airu,
Zentral-en eskutik
Dreampop – indiea
*Abuztuak 21
No Sanctuary,
Krawill-en eskutik
Hermetick punka
*Irailak 4
Mourn,
Txintxarri-ren eskutik
Indie rocka
*Irailak 11
The Parrockos,
Toki Leza-ren eskutik
Rock n rolla
*Irailak 18
Ezpalak,
Canalla-ren eskutik
Rock alternatiboa
BESTE HERRIETAN
*Uztailak 26
La Topadora,
La Guarrida-ren eskutik
Tutera (La Higuera kalea)
Funka, punka, reggae, rocka, ska
*Abuztuak 3
Cobardes,
Errota-ren eskutik
Erronkari (Errota plaza)
Rock
*Abuztuak 14
Marla,
Txokoto-ren eskutik
Elizondo (Txokoto zubia)
Egile musika. Indiea, pop, rocka