NAK 2024: ALICIA TORREA & MIREN KARMELE GOMEZ: "Coloreando la amistad"

Pamplona/Iruña 2024(e)ko Irailak 6
  • NAK 2024: ALICIA TORREA & MIREN KARMELE GOMEZ: "Coloreando la amistad"

2024ko NAK jaialdiaren barne.

6 urtetik gorako haurrak dituzten familiei zuzendutako ikuskizun didaktikoa.
Civican – Nafarroako Kutxa Fundazioa eta CEE Isterriaren lankidetzarekin.
 

Alicia Torrea pianistak eta Miren Karmele Gomez artista bisualak abangoardiako musika eta sinestesia fenomenoa batzen dituen ikuskizun didaktiko parte-hartzailea eskeiniko digute.

Sorrera berriko musika eta adierazpen artistikoen interesa pizteko helburuarekin, bi emakume hauek haurrei eta familiei zuzendutako proposamena sortu dute, elementu berritzaileak dituena. Bertan, errealitate birtualeko software baten bidez Mirenek grafika generatiboko zuzeneko bisualak txertatuko ditu, bere perzepzio sinestesikoari esker ikusten duena irudikatuz. Ikuskizun didaktikoan, edizio honen gaiarekin lotuta dauden balore unibertsal batzuk azaduko dira: ikaskuntza, miresmena eta enpatia.

Bi artista hauek NAK jaialdiaren 5. edizioan ezagutu zuten elkar eta harrez geroztik, proiektu desberdinak garatu dituzte Garaikideak taldearekin batera. Sortzaileak, ausartak eta aliatu handiak, zalantzarik gabe, ezaugarri garrantzitsuak adiskidetasunaren inguruan hitz egiterakoan.

Kontzertuan egungo konpositoreek pianorako idatzi dituzten pieza desberdinak entzungo dira. Konposizio teknika desberdinak erabiliz, entzuleak espazio berri bat ezagutuko du, esplorazio erritmikotik eta soinuaren berrikuntzatik hausnarketa poetiko zein filosofikoraino doana.

Ibilbide musikala Teresa Catalanek idatzitako Danza piezaren esentzia erritmiko eta dinamikoarekin hasten da, Laura Vegaren Tres Preludios lanean sentikortasun melodikoari bide emanez. Soinu ibilbidearekin jarraitzeko, Ines Badaloren Libro de Arena entzungo da, eta, ondoren, Noh antzoki japoniarrean inspiratutako Tocatina Serpentina. Aurretik entzundakoarekin alderatuz, erabat desberdinak diren soinuak azalduko dira Helmut Lachenmannen Güero obrarekin eta jarraian, Ucronías, non Maria José Arenasek istorio alternatiboen eta errealitate paraleloen ideiekin jolasten duen. Azkenik, György Kurtagek idatzitako piaezarekin amaiera emango zaio kontzertuari. Bertan, haur jolas baten antzera, glissando xume bat protagonista bihurtzen da.

PROGRAMA:

• Coral Preludio y danza. III – Danza (2010) -Teresa Catalán
• Tres preludios (+Impromtu) (2011) – Laura Vega
• Libro de arena (2022) – Inés Badalo
• Tocatina Serpentina (1991) – Alain Louvier
• Güero (1969) – Helmut Lachenmann
• Ucronías (2019) – María José Arenas
• Perpetuum mobile (1979) – György Kurtág

ARTISTAK: Alicia Torrea (pianoa), Miren Karmele Gomez sinesk (bisual sinestesikoak).

EKINTZA:
Ordua: 18:00etan
Lekua: Civican – Nafarroako Kutxa Fundazioa.
Sarrera: doakoa, aurrez izena emanda.

INFORMAZIOA / INSKRIPZIOA: Civican-Nafarroako Kutxa Fundazioaren jardueretan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da. Sarrerak posta elektronikoz (informacioncivican@fundacioncajanavarra.es) edo Nafarroako Kutxa Fundazioaren linearen bidez (948 222 444) erreserbatu ditzakezu, uztailaren 19tik jarduera bakoitzaren hasiera arte.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2024(e)ko Irailak 6
  • Ordutegia18:00
  • Lekua Civican
    Avda. Pío XII, 2 B
    Pamplona/Iruña
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Civican

Non