Komisarioa: Nekane Aramburu.
Isabel Herguera (Donostia, 1961) artista eta zinemagilearen Atzerabegirakoan haren ibilbide artistikoaren errepasoa egingo da eta lau hamarkadatan egindako lana aurkeztuko da: hau da, 1983an hasi zenetik 2024. urtea arte. Urte horretan atera da argitara, hain zuzen, haren ekoizpenaren antolamendua, katalogazioa eta digitalizazioa.
Hergueraren sormen-lana hainbat arlotan dibertsifikatu da gaur egun arte: marrazkigintza, bideo-instalazioak, ikus-entzunezko formatuak. Horietan
guztietan ageri da artistak animazioagatik duen zaletasuna. Kontzeptuan eta teknikan oinarritzen da, eta biek, elkarren osagarri, helburu bera dute: narrazioa zabaltzea.
ERAKUSKETA
Erakusketa honetan, Nekane Aramburu kuradorearen eskutik, proposatzen zaigu 80ko hamarraldian bideo-arteak izandako hastapenetara hurbiltzea, Euskal Herriaren testuinguruan ikus-entzunezko jarduerek izandako bilakaera historikoa eta nazioartera izandako hedapena ezagutzea, animazioaren esparruak azken urteetan izandako aukeren bitartez, jardun global deslokalizatua bihurturik.
Pintura eta narrazioa lantzeak bideo-artera eta bideo-instalaziora eraman zuen ezinbestean Isabel Herguera. Jaioterriak, Donostiak, eragin handia izan zen artistarengan, non giro sozial eta kultural berezia izan baitzen nagusi 60ko eta 70eko hamarraldietan. Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean ikasi zuen, Bilbon; hura izan zen, hain zuzen ere, ikus-entzunezkoen espezialitatea abian jarri zuen lehengo zentroa (1981ean).
Isabel Herguera. Atzerabegikoa
2024ko irailak 13tik 2025eko urtarrilaren 6ra
Lekua: Kubo aretoa
Doako sarrera asteartetik igandera | 12:00-14:00/16:00-20:00
Bisita komentatuak: Larunbatetan, 17:30ean euskaraz eta 18:30ean gaztelaniaz. Sarrera doan.
Bisita komentatuak Isabel Herguerarekin: Irailak 15, 17, 19, 22. 18:30. Gaztelaniaz. Sarrera doan.
Lantegia: Multiplanoko animazioa, argiak, kamera eta animazioa!, Laura Ibáñezekin
Urriak 26 eta azaroak 2, larunbatak. 11:30-13:30. Gaztelaniaz
6-12 urte bitarteko haurrak, heldu batek lagunduta. 5 euro haur bakoitzeko. Helduak doan.
Familientzako tailerrak Isabel Herguerak bere animazio-filmetan erabilitako multiplanodun animazioak ditu inspirazio-iturri. Animazio horietatik abiatuta, asmatutako pertsonaiak agertoki fantastikoetan bizidun bihurtzeko animazioak sortuko ditugu, taldean.
Jarduera guztiak aurrez erreserbatu behar dira www.kutxafundazioa.eus web orriaren bidez
PROGRAMA PUBLIKOA
Tabakalerarekin elkarlanean, Elkarrizketak: Isabel Herguera. Atzerabegirakoa saioa antolatu da, artistaren lan aipagarrienen aukeraketa bat eskainiko duena.
Azaroak 14, osteguna. 19:00. Zinea I. Tabakalera.
Sarrerak Tabakaleraren ohiko salmentaguneetan salgai