2024ko NAK jaialdiaren barne.
Pilar Rius NAK jaialdiaren hirugarren edizioan ezagutu genuen. Programan, ezohiko ausardia adierazten zuen gitarra elektrikorako errepertorio ikonikoa aurkeztu zuen. Hasieratik, bere proposamenean konfiantza izan genuen eta bere musika zabaltzeko espazio bat eman genion.
Urte batzuk geroago, Elisa Urrestarazu iritsi zen eta Pilarrekin batera saxofoi eta gitarra elektrikoaren ensenble bat sortu zuten. Instrumentu hauen soinuak fusionatuz soinu horizonte berriak ikertu dituzte, musika garaikidearen esparruan aztarna utziz.
Elkar ezagutu ginenetik proiektuak partekatu ditugu, ahalegin handiak eta konfidentzialtasunak ere. Urteetan zehar gure arteko harremana indartuz joan da, laguntasuna, elkartasuna eta sororitatea erakutsi dituena, jaialdi hau egiten dugun pertsonei harmonia eta zoriontasuna emanez.
Aurtengo NAK Jaialdian aurkezten duten proiektuan egungo sorkuntza munduko konpositore garrantzitsuenetako erabateko estreinaldiak egongo dira. Bi instrumentu desberdin hauen soinuen elkarketa ikertzen duten pieza berri hauetan, saxofoiaren adierazpenak, indarrak eta malgutasunak gitarraren moldakortasunarekin bat egiten du.
Pograma*:
*Programa osoa erabateko estreinaldikoa.
Artistak: Elisa Urrestarazu (saxoak), Pilar Rius (gitarrak).