Durangaldeko Artisten Elkarteak atsegin handiz iragarri du aurten ere Durango Uria XXIV. pintura lehiaketa. Lanak 2024ko irailaren 17tik urriaren 6ra bitartean jasoko dira Durangoko Arte eta Historia Museoan, eta urriaren 11tik 20ra bitartean egongo dira ikusgai Durangoko Ezkurdi aretoan.
Gai aske batekin, 18 urtetik gorako artista guztiak gonbidatzen ditugu parte hartzera, gogora ekarriz obrak inklusioaren eta giza eskubideen errespetuaren printzipioei atxiki behar zaizkiela. Teknika desberdinetako obrak onartuko dira, gutxienez 12M eta gehienez 60F tamainakoak.
Epaimahaia Udaleko Kultura Batzordeko ordezkariek eta artista ospetsuek osatuko dute, eta urriaren 20an emango du erabakiaren berri. Egun horretan 700 euro arteko sariak banatuko dira.